Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Egun osoko jaia izango da Elorrion Gaztetxearen 27. urteurrena ospatzeko

Egun osoko jaia izango da Elorrion Gaztetxearen 27. urteurrena ospatzeko

Urtero legez, Elorrioko Gaztetxeak bere urteurrena ospatuko du otsailaren 21ean. Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute biharko, besteak beste, antzerkia, bazkaria eta musika kontzertuak izango direla.

Goizeko 11.00etan hasiko dira prestatutako ekitaldiak Gaztetxean bertan egingo den harrera ekitaldiarekin. Eguerdian umeendako antzerki ikuskizuna izango da eta ordu berean hasiko da trikipoteoa.

Goizeko ekitaldiak San Jose parkean zuhaiztian egingo den omenaldi ekitaldiarekin eta bazkari herrikoiarekin osotuko dira.

Arratsaldeko 19.00etan ohiko argazkia egingo dute gaztetxeko kideek eta ondoren kontzertu akustikoa hasiko da agertokian Mundu unplugs The Ramones eta Tupper Ordorika izango direla.

Gaueko 22.30etan hasiko den kontzertu nagusian berriz Akerbeltz eta DJ Bull izango dira protagonistak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados