Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Durangon Folk San Agustinera itzuliko da larunbatean Kriskitin eta Haritz taldeetako dantzariekin

HARITZ EUSKAL DANTZARI TALDEA (Elgoibar)

Durangon Folk jaialdiaren edizio berri bat hartuko du larunbat honetan San Agustin kultur guneak. Kriskitineko dantzariek eta Elgoibarko Haritz taldeak parte hartuko dute, Jaizaleko txistulariekin eta Durangaldeko musikariekin batera.

Kriskitin dantza taldea 2000 urtean hasi zen abenduan Durangon Folk izeneko jaialdia antolatzen. Aurreko urtean,Galeuzka  jaialdia antolatu zuen. Izan ere orduko hartan Galizia eta Kataluniakoak izan ziren talde gonbidatuak. Hurrengo urteetan Menorca, Asturias, Burgos, Zaragoza, Toledo eta Kantabriako gonbidatuak izan zituen, besteak beste.

2024an Iruñeko Duguna taldea izan zuten, aurten, berriz Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea gonbidatu dute.

Berezia da aurtengo talde gonbidatua, izan ere Abel Iriondo Elortza elgoibartarra Haritz Euskal Dantzari Taldeko partaide izan zen Kristikineko dantzari izan aurretik. Han ikasitako hainbat dantza irakatsi zituen Durangoko taldean eta estimu handia lortu zuen dantzarien artean.

188 trajetik gora

7 eta 75 urte bitarteko Kriskitin taldeko 110 dantzari baino gehiago aterako dira oholtzara. Bederatzi musikari ere izango dira Jaizaleko txistulariekin batera. Jantzien arduradunak ere lan handia egin du 188 jantzi baino gehiago prestatu baititu.

Elgoibartik 26 dantzari heldu etorriko dira, euren musikariekin

Haritz Euskal Dantzari Taldea Elgoibarko euskal dantzen erreferente nagusietako bat da. 1973an sortu zen, San Bartolome jaietako soka-dantza eta herriko dantza-ohiturak bizirik mantentzeko helburuarekin. Urteetan zehar, belaunaldiz belaunaldi transmititu du euskal dantzarekiko maitasuna, Elgoibarko kultur bizitzaren parte ezinbestekoa bihurtuz.

Taldeak hainbat ekitaldi eta jaialditan parte hartzen du, bai herrian bertan bai Euskal Herritik kanpo ere, eta 1987az geroztik Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren antolaketan ere aritzen da. Haritzek tradizioa eta komunitatea uztartzen ditu, euskal dantza zaindu, erakutsi eta etorkizunera eramateko konpromiso sendoarekin.”

Kriskitin dantza taldea 1986an sortu zuten Durangoko Gau-txori taldeko abeslariek eta Tronperri Zaharra eta Txoritxu Alaiko dantzari nagusiek. Hainbat urtez plaza eta eszenatokietan agertu barik egon ostean berriro elkartu ziren Durangoko Euskal Jaien mendeurrenean. 1986Ko urrian Kriskitin izena jartzea erabaki zuten eta BERRASI ikuskizuna prestatze lanei ekin zioten. Ondoren beste hainbat ikuskizun etorriko ziren: Muntxaraz, Kriskitinaren hotsa, Amillanpetik, Aup, Akelarrea.

Horrez gain, Platillu soinua dantza errekuperatu zuten 1999an, eta Surrandien konpartsarekin Durangoko aratusteak berreskuratu zituzten 2000. urtean.

Ezteguna antzinako erara antolatu dute zenbait aldiz, baita Nazioarteko Folklore jaialdia ere.

Euskal Herriko dantzak eta Durango herriaren izena hainbat tokitara eraman dute; Durangaldetik hasi eta Galizia, Katalunia, Burgos, Menorca, Frantzia, Grezia, Lituania…eta Ameriketaraino.

Durangon Folk, 2025

Eguna: Abenduaren 20a (zapatua)

Lekua: San Agustin Kultur gunea (Durango)

Ordua: 19:00

Partaideak: Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Kriskitin danza taldea (Durango), Jaizale txistulari taldea (Durangaldea) eta Durangoko musikariak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados