Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Durangoko taldeen hitzordua

Durangoko taldeen hitzordua

Musika ekitaldiz blai dator San Fausto jaietako egitaraua. Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, jai egitarauak musikari merezi duen lekua eskainiko dio. Izan ere, Durangoko musika taldeen kontzertua berreskuratu dute “Sanfaustoak”. Zebel, Flores de cartón, Hilbete eta The Mockers taldeen proposamenak entzuteko ezinbesteko parada izango dute musikazaleek datorren astelehenean, Andra Marian eta gaueko 21.30ean 

Talde guztiak bat etorri dira ekimena jai egitarauan mantendu behar dela esanez. “Durangoko taldeek gutxi jotzen dugu Durangon eta egoera honi buelta eman behar zaio. Herriko taldeei bultzada bat eman behar zaie dudarik gabe ”, adierazi dute. 

Flores de Cartón: “Ezinbestekoa da maketa bat grabatzea”

Gogotsu jaso dute Flores de Cartón taldetik Durangoko San Fausto Jai Batzordearen erabakia. “Aukera askorik ez da egoten jotzeko eta gainera norberaren herrian bada, askoz hobe”, azaldu dute Flores de Cartón taldekoek.

Durangoko lau lagunek 2004. urtean batu eta jotzen hastea erabaki zuten. Gogoko zituzten taldeen bertsioak egiteko asmoz, hau da,  Platero y tú, Barricada, Ramones, EH Sukarra, besteak beste. Hurrengo urtean aurrera pausua emanez, lehenengo kontzertuari aurre egin zioten Matienako jaietan. Harrezkero, Mañariko Musika lehiaketan bigarren saria eskuratu ezezik, duela hiru urte Durangaldeko beste taldeekin batera, “Greatest hits gaua 07” ekimenean parte hartu zuten.

Flores de cartón laukotea, Anartz Olivares (gitarra eta ahotsa), Iñigo Urbiola “Burdi” (gitarra eta koruak), Xabi Fernández (baxua) eta Gaizka de la Torre (bateria) musikariek osatzen dute. Halaber, durangar taldearen erronka maketa bat grabatzea da, “ezinbestekoa errepertorioa grabatzea, aurkezpen hobezina baita”, adierazi dute.

 

Zebel: “Joannaharekin beste norabidea hartu du taldeak”

Duela bi urte aurkeztu zen talde durangarra. Iaz Joannah sartu zen eta emakume baten ahotsarekin, beste norabidea hartu zuen taldeak. Halaber, letrak ingelesera moldatzen ari dira. “Emakume baten ahotsak beste kutsu bat eman dio taldeari. Aldatu da eta hori nabarmena da”, azaltzen dute taldeko kideek. 

Hiri-rokca deritzon estiloa, metal, grunge edota blues joerak nahasten ditu Zebelek.  Joannah (ahotsa), Iñi (baxua eta ahotsa), Sergio (gitarra eta koruak), Alber (gitarra) eta Carlos (bateria) muiskariak dira.

Hasiberri diren taldeekin gertatzen den bezala, Zebelen erronka CD bat grabatzea da. “Oso garrantzitsua baita, bai taldea sustatzeko, baita guretzako ere”, azpimarratu dute.

 

Hilbete: “Abesti berriak prestatzen gabiltza”

Hilbete aspaldi bueltaka zebilen proiektu bat da eta azkenik 2008ko udaberrian sortu zen. Baterijole baten bila denbora asko egon ostean abesti pare bat egin eta grabatzea erabaki zuten. Hortik denbora gutxira Yeray sartu zen taldean.

Hilbeteko gazteak, aurretik beste taldeetan egonak dira.  Eneko Nabari-n, Asier berriz Muted-ekin probak eginez abeslari bezala aritu zen besteak beste. Hilbete taldeak jorratzen duen estiloa nahiko zabala da eta era ezberdinak nahastea gustoko dituzte, betiere rock-metal arloan murgilduta.

Hilbete, Eneko (ahota eta gitarra), Asier (koroak eta gitarra), Diego (baxua) eta Yeray (bateria) musikariak dira.

Nahiz eta pare bat urte ibili gitarrak aztintzen, zuzeneko batzuk eman dituzte jada, baina “zuzeneko gehiagoren bila gabiz eta bitartean abesti berriak prestatzen”, aurreratu dute.

 

The Mockers: “Herriko taldeek gutxi jotzen dugu Durangon”

The Mockers taldea otsailean hasi zen egurra ematen. Gartzik eta Asierrek (lehendik “Kuarto Asalto” punk taldean ibilitakoak), kontzertu bat emateko eskaintza jaso zutenean, Ritxirekin (Elorrixoko “Old Glories” Punk-Oi! taldean ibilia) kontaktuan jarri ziren.

Gauzak horrela, nahiz eta astean zehar denborarik ez izan, ostiraleko gauetan biltzen dira gehien gustoko dutena egiteko: musika. Orain, euren abestiak prestatzen hasi dira,soinu tresneria barik eta entsegu lokalean zuzenean grabatuak.

Durangar hirukotea Asier (bateria), Gartzi (baxua eta ahotsa), eta Ritxi (gitarra) musikariek osatzen dute. Momentuz hamar bat abesti dituzte eta maketa bat grabatzeko asmoa dute gabonetarako. The Mockers taldea hainbat influentzia barneratu ditu bere ibilbide laburrean eta abestiak euskaraz eta ingelesez egiten dituzte.

“Durangoko taldeek gutxi jotzen dugu Durangon eta egoera honi buelta eman behar zaio. Herriko taldeei bultzada bat eman behar zaie dudarik gabe ”, adierazi dute. 

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados