Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko GKSk gazteek
San Faustoko frontoia doan
erabili ahal izatea eskatu du

Durangoko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) San Fausto auzoko frontoia “doan erabiltzeko aukera izan dezagun borrokatzeko dei egiten dugu”, eta helburu horrekin asanblada irekia deitu dute biharko, 19:00ean, kirol instalazio horren atean.

Bileran “Udal azpiegituren izaera pribatua” salatuko dute, “gazte langileon pobreziari” aurre egitearekin batera. Izan ere “Durangoko gazte langileon baldintza ekonomikoak latzak dira: gazteon erdiak ez du lanik egiten, izatekotan soldata oso baxuak ditugu eta inflazioa gora eta gora doan honetan gure kontsumo gaitasuna nabarmen murriztu da”, GKSren esanetan.

Durangon gertatzen dena mingarria egiten zaie. Izan ere, “Udal azpiegituren izaera pribatuak are gehiago sakontzen du gazteon pobretze horretan. Futbol-zelaiak, padel-kantxak, igerilekuak, frontoiak… kirol instalazioak ordainduz baino ezin daitezke erabili eta gauza bera ekimen kulturalerako espazioekin”. Hori dela eta, “gazteriak ez du ganorazko aisialdira sarbiderik”.

GKSk frontoiaren kasua jartzen du egoera horren adierazle. Udaletxeak Ezkurdi Jai-Alai berritu eta zabaldu du, baina sarrera ordainduta izan ezean “ez dago herritarrentzat erabilgarri”. Eta iaz zabaldu zuten San Faustokoan jokatu ahal izateko berriz, “orduko 1o euro ordaindu behar da. Ondorioz, gazte durangarron artean ohikoa da frontoian aritzera inguruko herrietara joan behar izatea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Sozialista

    Jajaja aitatxoren eta amatxoren furgonetarekin ibiltzeko ez daukazue arazorik ba! Eta gaur jendeari EHUra sartzea debekatzeko ere ez. Lotsagabeak! Ez daukazue ezer onik. Tristeak, ilunak eta umeak zarete. Umekeriak besterik ez daukazue. Gurasoen lepotik majo bizi zarete burges handiok! Utzi bakean lanean dabiltzanak.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados