Amorebieta-Etxanoko Udala
Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Durangoko Energia Komunitateak faktura elektrikoan aurrezteko formakuntzak jarri ditu martxan

Joan den ostegunean, Durangoko Energia Komunitateak Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eskaini zuen, Otamotzena auzogunean. 30 pertsona inguru bertaratu ziren saiora eta, euren faktura elektrikoak ulertzeko gakoetaz gain, kontsumoak murrizteko eta dirua aurrezteko gomendioak eta aholkuak jaso zituzten.

Goiener kooperatibako kide batek eman zuen tailerra. Lehenik eta behin, sistema elektrikoaren oinarrizko egitura azaldu zuen. Ondoren, dauden kontratu eta tarifa motak. Kontzeptu orokorrak argitu ondoren, faktura elektriko bat behar bezala interpretatzeko beharrezko gakoak eskaini zituen.

Azaldu zuenez, faktura elektriko batean sei kontzeptu nagusi bereiz daitezke: kontratatutako potentzia,  kontsumitutako energia, bonu sozialaren finantzaketa, kontagailuaren alokairua, elektrizitatearen gaineko zerga eta BEZa. Banan-banan aztertu ziren guztiak, eta arreta zertan jarri behar dugun azaldu zuen, aurrezteko aukerak
identifikatu ahal izateko.

Saioa amaitzean, energia kontsumoak murrizteko eta dirua aurrezteko, gomendioak eta aholkuak eman zituen, besteak beste, kontratatuko potentzia benetako beharretara egokitzea, kontsumo ohiturak aldatzea edota tarifa edo merkaturatzailez aldatzea, behar izan gero.

Bigarren tailerra

Saioaren arrakasta ikusita, Durangoko Energia Komunitateak Faktura elektrikoa ulertzeko bigarren tailer bat eskainiko du. Hitzordua: martxoaren 5ean, Landako eskolan.

Prestakuntza zabalik dago Durangoko herritar guztientzat. Helburua da faktura elektrikoa ulertzeko tresnak. Alde batetik, energia aurrezteko eta dirua, eta bestetik, eredu energetiko demokratikoago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko.

Antolatzaileek gomendatzen dute parte-hartzaileek euren faktura ekartzea, azalpen modu praktikoan jarraitu ahal izateko

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados