Durangoko Plataforma Feminista 2017ko Martxoaren 8an ospatuko den Nazioarteko Emakumeen Eguneko egitaraua prestatzen hasiko da datorren zapatuan, hilak 28. Elkarretaratzea Lariz Torren dagoen Andragunean izango da goizeko 11.00etan.
Bilera horretan Martxoaren 8a Durangaldean nola ospatu eta aldarrikatuko den eztabaidatuko dute eta egun horretarako prestatu daitezkeen ekitaldiak proposatzeko aukera egongo da: bizikleta martxa, bazkaria, manifestazioa, festa edo bestelakoak.