Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

Durangoko Azokaren 60. edizioak badu bere spota

Durangoko Azokaren 60. edizioko spota ikusgai dago jada. Ideia sinple baina indartsu batetik sortu da: Durango mugimenduan dago.

Hala azaldu du Iratxe Reparaz Durangoko Azokako aurtengo irudiaren sortzailea eta spotaren sorkuntza zuzendariak:“Azokaren 60 urteko ibilbidea irudikatzeko, pieza bisual bat sortu dugu, non dantzari batek, gorputzaren bitartez, bide hau zer izan den interpretatzen duen: egokitzen da eta eraldatzen da”.

Hala beltzez jantzitako dantzari batez, kolorez betetako Durangoko Azokaren kartelen artean bidaia egiten du, bisitariak Azokara doanean bizi duen esperientziari erreferentzia eginez: “Dantza hizkien gainean garatzen da, lurrean marraztuta, gorputzak bere memoria aktibatuko balu bezala. Keinu bakoitzak malgutasuna, aldaketa eta martxan dagoen kultura aipatzen ditu. Hori delako Durangoko azoka: euskal kultura ospatu, partekatu eta eraldatzen den tokia. Edizio bakoitzarekin eboluzionatzen duen espazioa, baina bere esentzia inoiz galtzen ez duena”.

Iragarkiaren kontzeptua tentsio poetikoan elkarrekin bizi diren bi ideiaren ingurukoa da: mugimendua eta irmotasuna. Izan ere, nahiz eta azoka aldatu, egokitu eta sorkuntza-modu berrietara zabaldu, bada zerbait bere horretan dirauena: garena. Gure sustraia, gure nortasuna.

Fitxa teknikoa

Muga Ekoiztetxeak grabatu du aurtengo SPOTa. Aitor Aranguren arduratu da zuzentzeaz eta Iratxe Reparaz sortzaileak garatu du zuzendaritza artistikoa. Musika eta soinua Pello Reparazek sortu du eta spoteko protagonista den dantzaria DABDantza konpainikoa da.

KREDITUAK

Ekoizpena: Muga
Zuzendaritza: Aitor Aranguren
Zuzendaritza kreatiboa: Iratxe Reparaz
Agentzia: Sorland Agentzia
Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso
Argazki zuzendaritza: Julen Arregi
Argazki finkoa: Ibai Salazar
Edizioa: Aitor Aranguren
Kolorea: Julen Arregi
Dantzaria: DAB Dantza Konpainia
Musika eta soinua: Pello Reparaz
Ahotsa: Iratxe Reparaz

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados