Banner en desktop Banner en móviles
Dendak Bai
Maristak Durango
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea

Durangoko Azokak epea ireki du guneetarako proposamenak aurkezteko

Durangoko Azokak epea ireki du guneetarako proposamenak aurkezteko

Durangoko Azokako antolatzaileek epea ireki dute azokako gune desberdinetan eskainiko den programazio oparorako proposamenak aurkezteko. Areto Nagusian, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian guneetan diziplina anitzeko aurkezpen-proposamenak egitea nahi duten sortzaile edo erakundeek, online bideratuko dituzte eskariak www.durangokoazoka.com helbidean.

Izena emateko derrigorrezkoa da webgunean erregistratzea eta erabiltzaileari dagozkion datuak betetzea. Gero, ‘aurkezpenak’ atalean bete behar da proposamen fitxa. Salbuespen modura, Ahotseneak bere webgunean ere aukera emango du proposamena bideratzeko.

Izena emateko epea gaur bertan ireki da eta urriaren 15a izango da apuntatzeko azken eguna. Proposamenak ontzat emango dira guneetako arduradunen baiezkoa jasotakoan.

‘Areto Nagusia, Hitzaren plazan’ deituriko gunean, zabalkunde lanak aurkezteaz gain, mahai-inguru, hitzaldi eta prentsaurrekoak izango dira eta ‘Ahotsenea, Sortzaileen plaza’, berriz, bi espaziotan banatuta dagoen literatura eta musika sortzaileen gunea da. Bi espaziotariko baten musikarien eta hizlarien solasaldiak eskainiko dira eta bestean, agertokian alegia, zuzeneko emanaldiak izango dira.

‘Kabi@, Digitalaren plaza’, azken hilabeteotako teknologia proiektuak aurkezteko gunea da; ‘Irudienea, Ikus-entzunezkoaren plaza’ espazioan film luze eta labur, dokumental edo spotak erakusteko aukera egongo da; ‘Saguganbara, Txiki eta Handien plaza’ familia osoari eskainitako espazioa da; ‘Szenatokia, Arte eszenikoen plaza’ euskarazko antzerkigintzaren eremua da eta ‘Azoka TB’ azokan gertatzen dena eskaintzeaz gain bideoklipez eta musikarien elkarrizketekin osatutako saioak igorriko ditu. ‘Plateruena, Kontzertuen plaza’, azkenik, bisitarien topalekua eta kontzertu handienak gunea bilakatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados