Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko sei bertsolariak Bizkaiko finaletik kanpo

Durangaldeko sei bertsolariak Bizkaiko finaletik kanpo

Durangaldeko sei bertsolarik parte hartu dute 2014 Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta seietatik ez da bat bera ere egongo Bilbao Arenan abenduaren 20an jokatuko den finalean. Aurtengo partaideak Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Miren Amuriza, Aitor Bizkarra, Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea izan dira.

Urriaren 12an abiatu zen Galdakaoko Torrezabal Kultur Aretoan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta lehen kanporaketa horretan Beñat Ugartetxeak lortu zituen puntu gehien. Mungian izandako hirugarren kanporaketan berriz, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek pilatu zituen puntu gehien.

Ugartetxea eta ‘Abarkas’ekin batera eskualdeko beste bi ordezkari izan ziren finalaurrekoetan. Miren Amuriza aldez aurretik sailkatua zegoen 2012ko finalean egon zelako eta Garikoitz Sarriugartek Galdakaoko kanporaketan eskuratutako 354 puntuekin lortu zuen aurrera egiteko txartela.

Lehen finalaurrekoa Etxebarrian jokatu zen eta bertan Miren Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ lehiatu ziren. Iurretarra laugarren sailkatu zen 469 puntu pilatuta eta berriztarra seigarren izan zen 464 punturekin.Saio hori Iratxe Ibarrak irabazi zuen 475.5 punturekin.

Bigarren finalaurrekoa Urdulizen izan zen eta bertan Beñat Ugartetxea laugarren postuan sailkatu zen 470 punturekin, Etxahun Lekue irabazlea baino 45 puntu gutxiago.

Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV.a frontoian jokatu zen pasa den igandean hirugarren eta azken finalaurrekoa eta bertan izan zen Garikoitz Sarriugarte seigarren postuan sailkatu zen 431 punturekin, Arkaitz Estiballes irabazlea baino 68.5 puntu gutxiago.

Beraz, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia bertsolariak izango dira abenduaren 20an Bilbao Arenan jokatuko den #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados