Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangaldeko Maketa Lehiaketa martxan jarri dute

Durangaldeko Maketa Lehiaketa martxan jarri dute

Abadiño, Amorebieta, Iurreta eta Durangoko udalek elkarlanean Durangaldeko lehenengo Maketa Lehiaketa antolatu dute. Talderik onenak 1.800 euroko saria jasoko du, kanturik onenak, berriz, 500 euro eta udal bakoitzak eskubidea izango du aipamen berezia egiteko udalerriko talderik onenari. Izena emateko epea bihar hasiko da eta martxoaren 8ra arte zabalik izango da.

Lehenengo Maketen Lehiaketa eskualdean Udal Gaztedi plana duten udalerrietako musika talde guztiei zuzenduta dago, eta edozein musika estilokoei, beti ere diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute, gogoratu dute gaur eman duten prentsaurrekoan Iñaki Totorikaguena, Iurretako alkateak; Inma Zapardiez, Abadiñoko zinegotziak; Ander Gorrotxategik, Durangoko Udaletik eta Andoni Agirrebeitia, Amorebieta-Etxanoko Udaleko zinegotziak.

“Udal Gaztedi Planaren inguruan egindako batzarretan hausnarketa sakon bat egin ondoren, gazteentzako proketu batzuk elkarrekin aurrera eraman behar genituela ikusi genuen, baliabideak eta sinergiak hobeto aprobetxatuz”, azpimarratu dute egitasmoaren sustatzaileek.

 

9 talde onartuko dira

Lehiaketan 9 talde onartuko dira gehienez, eta epaimahia musikako profesionalez eta udaleko teknikoez osatuta izango da. Sariak emateko orduan, kontutan izango dituzten irizpideak honako hauek izango dira: pertsonalitatea, erritmoa, koordinazioa eta zuzeneko potentzialtasuna. Talde aukeratuak marxoaren 18an ezagutzera emango dira. Gainera, taldekideen erdiak 18 eta 35 urte bitartean izan behar dira.

Aukeratutako 9 taldeek zuzeneko emanaldia emango dute. Horretarako, hiru kontzertu programatuko dira Abadiño, Zornotzan eta Durangon. Irabazleek azken kontzertua emango dute Durangoko Plateruenean.

“Parte-hartze zabala espero dugu, udalerri guztietan  hainbat talde ditugulako. Eta holako egitasmoak antolatzeko gonbitea egin dute beti”, iragarri dute antolatzaileek.

Interesa duten taldeek email bat bidali behar dute helbide honetara: maketa.udalgaztedi@gmail.com

Izen emate orria: udaletako webgunean eskuragarri izango da. Udal Gaztedi Plana Durangaldeko hurrengo udalerrietan dago: Abadiño, Amorebieta, Atxondo, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados