Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Durangaldeko Bulkada Eguna ospatuko du Ernaik Elorrion

bulkada eguna elorrio aurkezpenaErnaik datorren martxoaren 23an Durangaldeko Bulkada Eguna jaialdia egingo du Elorrion. ‘Bide guztiak Elorriora, bide guztiak independentziara!’ lelopean, Durangaldeko herri guztietako bulkada berriak batu nahi dituzte, baita urte luzez gazte borrokari bultzada eman dieten belaunaldi ezberdinetako kideak ere.

Iazko irailean ‘Bulkada berrien garaia da’ dinamika aurkeztu zuten eta horren ondoren, Durangaldean berehala hasi zirela lanean adierazi dute Ernai taldeko kideek. Apirilerako Gazte Topagune erraldoia antolatuko dute Lemoan, baina hori baino lehen “independentzia, sozialismoa eta feminismoaren aldeko borrokarako prest” dauden Durangaldeko gazteen bilgune bihurtu nahi dute Elorrio martxoaren 23an.

Egitarau zabala

Eguerdiko 12:30etan emango diote hasiera Bulkada Egunari, eskualdeko gazte sortzaileen plazarekin. 14:30etan bazkaria egingo dute herriko plazan eta horren ondoren bingo musikatua eta Durangaldeko mus txapelketako finala. Arratsaldean, poteoa egingo dute Kittu taldearekin eta 19:30etan ekitaldi politikoa. Gauez kontzertuak egongo dira plazan jarriko duten karpan: Kaleko Urdangak, Ezetaerre eta Gora Etorri. Amaitzeko 2:00etatik aurrera, Dj Bullekin gozatzeko  aukera egongo da gaztetxean.

Bazkarirako tiketak ohiko lekuetan egongo dira salgai 10 euroren truke (ikasleak 5 euro).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados