Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren finala probalekuan ospatuko da

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolaturik, Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren finala ospatuko da bihar Abadiñoko probalekuan.  Bertan, eskualdeko sei bertsolari arituko dira, Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko asmoz. Hitzordua, gaueko 22.00etan izango da.

Gari Sarriugarte, Peru Magdalena, Julen Sololuze, Gorka Lazkano, Eñaut Uruburu eta Ander Salaberria bertsolariak Bizkaiko Txapelketako kanporaketa fasean leku bat lortzen saiatuko dira. Gai jartzaileak Asier, Maite eta Amaia izango dira eta ekitaldiaren aurkezlea, berriz, Maite Berriozabal.

Aurtengo edizioan, zortzi eskualdetako 63 bertsolari parte hartzen ari dira txapelketan. Eskualdeetako txapeldunak zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketa fasera. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira 30ko taldea osotu arte.

Bestalde, hiru zornotzar kantuan izango dira Arratiako Bertsolari Txapelketan. Unai Ormaetxea, Beñat Romero eta Ander Aldazabal arituko dira larunbatean Zeanuriko Kultur Etxea, arratsaldeko 17.30ean.

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados