Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Durangaldeko bederatzi talde izango dira Merinaldeko Ezpatadantzari Egunean

Durangaldeko bederatzi talde izango dira Merinaldeko Ezpatadantzari Egunean

Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean, Ezpatadantzari Egunaren 42. edizioa antolatu dute Durangoko Euskal Astearen barruan.  Guztira eskualdeko bederatzi talde izango dira gaur arratsaldean.

Garaiko talde bat, Iurretako bi, Berriztik San Lorentzoko taldeko bat eta Iremiñeko bi, Durangoko Txoritxu Alaiko talde bat, eta Izurtzak eta Mañariak talde bana izango dute aurten.

Egitaraua arratsaldeko 18.30ean hasiko da, dantzariek bilketarekin udaletxeko plazan. Jarraian, kalejiran, hurbilduko dira Ezkurdi plazara. Bertan, Dantzari Dantza eta Soka Dantza edo erregelak dantzatuko dituzte.  21.30ean merkatu plazan lagun arteko afaria izango da. Ondoren, Ansorregik alaituko du erromeria.

1967an Iurretan ospatutako lehen edizioan bezala ekitaldi honen helburua ‘Dantzari dantza’ izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera ematea da.

 

Bizkaiko lurraldeetarra zabaldu

Bederatzi dantzek osatzen dute ‘Dantzari Dantza’: agintariena (lehengoa eta ikusgarriena, Durangaldeko zenbait elizatek mantendu izan duten banderak dantzarien gainean eraikitzen direlako). Jarraian zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil-dantza eta txotxongiloa dantzatzen dira. Bukatzeko soka dantza edo erregelak plazaratzen dira: aurreskua eta atzeskua.

“Dantzari Dantza” edo gaur egun “Bizkaiko Ezpatadantza” izenarekin ezagututako dantzak, Durangaldean mendeetan zehar iraun ondoren, eskualdetik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziren XX. mende hasieran.

Jatorrian lurralde zabalago baten dantzatutako dantzak izan omen ziren, baina XIX. mendearen bukaeran Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garaiko elizateetan bakarrik dantzatzen ziren. Gerediagatik azaldu dutenez, XX. mendearen hasieran, berriz, berpizkunde handi baten ondoren,  Bizkaiko lurralde gehienetara zabaldu zen, gaur egun ezagutzen dugun ikur bihurtu arte.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados