Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Durangaldeko 60 elkarte bildu ziren ‘Euskara eta Kirola eskutik’ hitzarmena sinatzeko

Durangaldeko 60 elkarte bildu ziren ‘Euskara eta Kirola eskutik’ hitzarmena sinatzeko

Durangaldeko 60 elkarte bildu ziren atzo Durangoko San Agustin Kultur Gunean ‘Euskara eta Kirola eskutik’ hitzarmena sinatzeko. Ekimen honen helburua eskualdeko kirol elkarteetako kideen artean euskararen erabilera bultzatzea da.

‘Euskara eta Kirola eskutik’ Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzuak, eskualdeko udaletako euskara zerbitzuekin elkarlanean sortutako egitasmoa da. Helburu nagusia euskararen erabilera bultzatzea denez, gaztek beraien kirol-jardueretan euskararen erabilera lehenetsi nahi da.

Hizkuntza eta kirola uztartu nahi dituen ekimena gauzatzeko, Durangaldeko herrietako kirol elkarteen eta eskola-kirola duten ikastetxeen partaidetza beharrezkoa izan da. Egitasmoak kontuan izan du gazteen aisialdian kirolak duen garrantzia eta, horrexegatik, jarduera horiek euskararekin uztartzea beharrezkotzat ikusi dute ‘Euskara eta Kirola eskutik’ kanpainaren arduradunek.

Atzo arratsaldean San Agustin Kultur Gunean bildu ziren 60 kirol elkarteekin batera, Mankomunitateko lehendakaria, Oskar Zarrabeitia, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Zuzendaria den, Ana De Castro, izan ziren ekitaldian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados