Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Durangaldean luzarorako harrobia dagoela esan daiteke”

“Durangaldean luzarorako harrobia dagoela esan daiteke”

Disorders talde zaldibartarrak bere bigarren lana aurkeztuko du datorren irailaren 3an herriko Gaztetxean. Hitzak izeneko diskoan boskotearen sentimenduak eta pentsaerak adierazten dira. Gorrotxaren bateríak,  Mendiren baxuak, Iban eta Andoniren kitarra erritmikoak eta bakarlariak, eta Iñigoren  ahotsak osatzen dute 2003. urtean Zaldibarko “Gari???” Rock Elkarteko lokalean sortu zen taldea. Erronka berriei eusteko, pauso irmoz egin du aurrera taldeak.

Hitzak izena daraman bigarren diskoa aurkeztuko duzue Zaldibarko Gaztetxean datorren irailean. Etxean baino hobeto inon ere, ezta?
– Bai, horrela da. Hasieratik izan dugu pentsatuta diskoaren aurkezpena Zaldibarko Gaztetxean eta gure jendearen aurrean egitea. Herriko jarraitzaileak izan baitira aurrera jarraitzeko indarra eman digutenak. Hori oso argi daukagu.
 
– Zenbat denbora eman duzue lan hau prestatzen?
– Bost hilabete inguru izan gara lanean. Pasadan abenduan eman genuen azken kontzertua eta harrezkero buru-belarri izan gara grabaketa prestatzen maiatzaren amaieran estudioan sartu arte.
 
– Gogorra izan da?
– Bai, lan dexente izan dugu abestiei forma ematen. Abestiak lehenengo diskan baino landuagoak dira.
 
Zer proposatzen duzue disko honetan?
– Gure sentimendu eta pentsaerak zuzen eta argi adierazten ditugu merezi duten guztiei ???kaña??? emanez eta behar dutenei animoak emanez.
 
Ze estilo jorratzen duzue?  
– Estilo diferenteak landu arren, ???punk – rock??? estilo zabalean sartuta gaudela esan daiteke.
 
– Non grabatu duzue?
– Ondarruko Santos Records estudioan Jon Olabarriaga teknikari zaldibartarraren eskutik.
 
– Beste taldeen kolaborazioak uztartzen dituzue, ezta?
– “Ten Cuidado” abestian Podriren kolaborazioa izan dugu. Gaur egun Ratzinger-en abeslaria eta Anarkoko abeslari ohia da.
 
– Gogotsu eutsiko diozue denboraldi berriari, talde guztien helburua disko bat kaleratzea baita
– Bai, zortzi hilabete pasa dira kontzertu bakar bat eman gabe eta hau guretzako oso gogorra izan da, beraz gogotsu ekingo diogu taula gainera igoteari. Lehen diskoan jendearen erantzuna oso ona izan zen eta orain berdin jarraitzea espero dugu.
 
– Noiz eta nola jaio zen Disorders taldea?
– 2002an hasi ginen gitarrak astintzen Zaldibarko Gari Rock Elkarteko musika lokalean baina Disorders izenarekin lehenengo kontzerta 2003an eman genuen.
 

“Egurra ematen”

– Zergatik Disorders izena?
– Izena jartzeko dilema ikaragarria izan genuen eta aukera ezberdinak proposatu ondoren Disorders iruditu zitzaigun egokiena, gure izaerarekin primeran zetorrelako. Hasiera baten euskaraz jartzea nahi genuen baina ez genuen gustoko izenik aurkitu.
 
– Beraz, ???desordenatuak??? ala ???ordenatuak??? zarete?
– Ba izenak dioen bezala klaru dago erantzuna, ez? Jaja!
 
– Nahiz eta bigarren diskoa aurkeztu, hainbat kontzertu eman dituzue orain arte. Horrela da?
– Bai. Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu pila eman ditugu bai gaztetxe, taberna edo herriko jaietan. 80 eta 100 bitarteko kontzertuak eman ditugula uste dugu, denak gogoratzea zaila den arren.
 
– Durangaldea beti izan da harrobi sendoa musika taldeentzat. Zein da gaur egungo egoera zuen iritziz?
– Durangaldean beti egon dira musika talde ugari eta gaur egun ere horrela dirau. Lor, Namek Planet, Iheskide, Sermonds, Alerta, Insolventes, Zain, Trastorno… bezalako taldeek urte batzuk daramate taulagainean egurra ematen eta orain dela gutxi hasi diren gazte pila bat ere gogotsu datoz. Esan daiteke luzarorako kantera badagoela Durangaldean.
 
– Gainera Gaztetxeek aukera ezin hobea eskaintzen dute kontzertuak emateko, ados zaudete?
– Gu bezalako taldeok klaru daukagu Gaztetxerik gabe oso zaila izango genuela aurrera jarraitzea. Berton izaten dira gure kontzertu gehienak eta oso gustora sentitzen gara bertan. Beti izango gara Gaztetxeen defentsan.
 
– Hiru hizkuntzatan aritzen zarete diskoan. Hedakuntza gehiago izango duela uste duzue?
– Ez dakigu, baina hori ez da helburua. Letra gehienak euskaraz egiten ditugu gure hizkuntza delako eta berau bultzatzeko modu bat dela uste dugulako. Ingeleraz eta gazteleraz ere baditugu abestiak.
 
– Eta azkenik, diskoa aurkeztu eta gero, zeintzuk dira zuen egitasmoak irailetik aurrera?
– Ez zaigu luzarorako planak egitea gustatzen, beraz, hasiera baten ahalik eta kontzertu gehien ematea da gure helburua. Eta espero dugu orain arte bezala jedearen erantzun paregabea izatea. Beraiek gabe ezer ez garelako!.

DURANGON. Zaldibarko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados