Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Durangaldea ezagutzeko bisita gidatuen katalogoa osatu du Gerediaga Elkarteak

Goiatz Pelaez Gerediagako kideak eta Erramun Osa Urkiola Landa Garapeneko presidenteak egitasmoa aurkeztu dute, Garain
Goiatz Pelaez Gerediagako kideak eta Erramun Osa Urkiola Landa Garapeneko presidenteak.

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea eta historian sakontzea dauka bere egiteko nagusietako bat. Oraingo honetan, urteetan eskaini dituen bisita gidatuak katalogo batean egituratu eta bildu ditu.

Guztira, 16 bisita gidatu diseinatu dira eta guztiak daude kontsultagarri gerediaga.eus webgunean. Durangaldeko herrietako historia ezezik, ondare materialean eta inmaterialean murgiltzeko aukera dira bisitak. Gehienez, 25-30 pertsonako taldeei eskainitako bisitak izaten dira eta eskari bidez antolatzen dira.

Durangaldearen ikuspegi zabala emateko helburuarekin, eskualdeko udalerrien historia eta ondarea ezagutzera emateko herri bakoitzeko bisita bat prestatu da, baina horietako batzuk bi bisita edo gehiago izaten dituzte. Esaterako, Berrizen, Mallabian edo Durangon.

“Ahalegindu gara, bisita gehienak irisgarriak izan daitezen. Irisgarriak eta edonork egiteko modukoak. Baina, Urkiolako Natur Parkeko eta Mañariko bisitak ohikoak baino luzeagoak izateaz aparte, mendiko oinetakoak jantzita egitea gomendatzen dugu, bide aldapatsua delako leku batzuetan”, azaldu dute.

Urkiola Landa Garapena

Katalogoaren zabalkundera begira, Urkiola Landa Garapenak eta Gerediaga Elkarteak bat egin dute proiektu honetan landa-turismoaren garapenean eragiten duelako egitasmoak. Gainera, eskualdeko helmuga turistiko jasangarri baterako bokazioa ere badu ekimenak.

Ekainaren 22tik irailaren 28ra, doako 11 bisita gidatu programatu dira. Ekainean 3 bisita izango dira, uztailean ere 3 bisita eta irailean gainontzeko 5 bisitak. Urkiola Landa Garapena Elkartean ordezkaritza duten udalerrietan izango dira bisitak.

Bisita bereziak izango dira. Euskaraz izango dira bisita guztiak. Gehienez, 25-30 pertsonako taldeak osatuko dira bisita bakoitzeko, baina norbanakoek edo talde txikietan izena emateko aukera egongo da. Bisitak doan izango dira.

Hala ere, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea eta antolakuntzatik baieztapena jasotzea. Horretarako, Gerediaga Elkartera jo behar da telefonoz 946818066 zenbakira deituta edo mezu elektronikoa gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidalita. Honako hauek izango dira bisitak:

EKAINA

  • Ekainak 22, igandea, 11:00-13:30 / Durango: “Erdi Aroko Hiribildua”. Ibilbide erraza. Bisitaren amaireran, Durangaldeko KM0 produktuen dastaketa eskainiko zaie partehartzaileei.
  • Ekainak 28, larunbata, 16:00-19:00 / Abadiño: “Natur parkean murgilduta”. Mendiko oinetakoak eta ura eramatea eskatzen zaie partaideei. Ibilbidearen zati bat aldapan gora izango da.
  • Ekainak 29, igandea, 10:30-12:30 / Mañaria: “Harri herria”. Herrigunean hasiko da ibilbidea, baina ibilbide aldapatsua izango da. Ura eta mendiko oinetakoak eramatea eskatzen zaie partaideei ibilbide malkartsua delako leku batzuetan.

UZTAILA

  • Uztailak 5, larunbata, 17:00-18:00 / Amorebieta-Etxano: “Izen biko herria”
  • Uztailak 6, igandea, 11:00:12:30 / Elorrio: “Jauregien erreinua”
  • Uztailak 12, larunbata, 11:00-12:30 / Zaldibar: “Bainuetxearen ohiartzuna”

IRAILA

  • Irailak 13, igandea, 16:30-18:00 / Izurtza: “Etxaburutarren dorrea”
  • Irailak 20, larunbata, 11:00-12:30 / Iurreta: “Auzolanean eraikitako herria”
  • Irailak 21, igandea, 11:00-12:30 / Berriz: “Markesaren paisaiak”
  • Irailak 27, larunbata, 10:30-12:30 / Atxondo: “Anbotopeko herria”
  • Irailak 28, igandea, 11:00-12:30 / Garai: “Durangaldeko balkoia”. Bisitaren zati bat partaideen kotxeetan egingo da.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados