Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Donostia eta Arrasateko alkateak Elorrioko EH Bilduren jardunaldietan izango dira

Donostia eta Arrasateko alkateak Elorrioko EH Bilduren jardunaldietan izango dira

Juan Karlos Izagirre, Iñaxio Azkarraga-Urizar eta Mikel Biain, Donostia, Arrasate eta Oñatiko alkateak hurrenez hurren, Josu Unanue Bizkaiko Diputatu Nagusia izateko hautagaia, eta Jon Maia bertsolaria izango dira, besteak beste, Elorrioko EH Bilduk antolatutako ‘Herri bera beste era batera, Elorrio de otra manera’ jardunaldietako protagonistak.

“Herri bera beste era batera, Elorrio de otra manera” lelopean antolatutako jardunaldiak “Elorrioko herritar guztiei eta baita jardunaldi hauetan interesa eduki dezakeen gainontzeko” edonorentzat antolatu direnez, “kolore guztietako jendea bertan izatea gustatuko litzaiguke” Idoia Buruaga EHBilduko zinegotziaren esanetan.

“Beste herri batzuetako esperientziak ezagutu” eta “hauetatik ikasi eta ideia berriak jasotzea da” ekimen honen helburua, Buruagaren taldekide den Jon Ander Garciaren esanetan.

Arriola Antzokian arratsaldeko 19.30etan burutuko diren hiru saioetan beste hainbeste arlo jorratuko dira. Azaroaren 18an Gizarte arloa landuko da, azaroaren 26an turismo izango da aztergai eta, azkenik, abenduaren 2an, Hiri eredua izango da hizpide.

Gizarte arloari zuzendua egongo den saioan Arrasateko alkatea den Iñaxio Azkarraga-Urizar sozioekonomiari buruz arituko da eta Josu Unanue, Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaiak, zerbitzu sozialak eta enplegu publikoa izango ditu mintzagai.

Bigarren saioko protagonistak Jon Maia bertsolaria, Mikel Biain Oñatiko alkatea eta Kristina Sierra turismo sustatzailea izango dira. Maiak Albaola egitasmoaren itsas ondarearen esperientziari buruz hitz egingo du; Biainek turismo eredua izango du hitzaldiaren ardatz eta Sierrak turismoa Elorrion izango du mintzagai.

Jardunaldietako azken saioko protagonista Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea izango da eta bere solasaldian Hiri eredua eta parte hartzea landuko ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados