Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Domekan ospatuko den mendi bizikleta martxarekin hasiko dira Berrizko San Antonio jaiak

Urtarrilaren 16a, SAn Antonio egunaren bezperan, jokatuko dira nekazal olinpiadak.
Urtarrilaren 16an, San Antonio egunaren bezperan, jokatuko dira nekazal olinpiadak.

Berrizko San Antonio jaietako ospakizun nagusiak urtarrilaren 13tik 17ra bitartean burutuko badira ere, hainbat ekitaldi izango dira aldez aurretik eta ostean, tarteko domeka honetan egongo den mendi bizikleta martxa edo urtarrilaren 24an egingo den Olakuetarren afaria. Aurtengo egitarauan erromeriak, dantza saioak, pelota partiduak, barazki eta fruitu erakusketa eta nekazal olinpiadak tartekatuko dira, besteak beste.

Kirola eginez hasiko dituzte San Antonio Jaiak domeka honetan bertan, goizeko 10.00etan abiatuko den mendi bizikleta martxa antolatu baitute. Izen ematea doan da eta berau irteera puntua egongo den Olakueta plazan egin behar da.

Ospakizunak datorren barikuan, urtarrilak 13, jarraituko dute, 19.00etan hasiko den Taberna ibiltariaren kalejirarekin. Ondoren ‘Sagardotegi ibiltaria’ren sagardo festa hasiko da Olakueta plazan eta odoloste jana egongo da.

20.30ean ohiko ibilalditxoa egingo dute olakuetarrek donien atxa altxatu aurretik. Eguneko egitaraua borobiltzeko, San Antonio XI. pilota txapelketaren finalak jokatuko dira.

Barazki eta fruitu erakusketa

Tomaxen Abentura pailazo taldearen ‘Festara’ ikuskizunak emango dio hasiera zapatuko egitarauari eguerdiko 12.30ean. Arratsaldeko 17.30ean nesken frontenis eta pala partiduak jokatuko dira Olakueta frontoian eta plazan Luhartz taldearen erromeria hasiko da 18.00etan. Kultur Etxean berriz, Viva Belgrado eta Tres 41 taldeek ‘Ulises’ eta ‘Resilientes’ lanak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren.

Domekako ekitaldiak goizean zehar probalekuan egongo den Eskualdeko XXXVI. barazki eta fruitu erakusketarekin eta frontoian kokatuko den artisau txokoarekin hasiko da. Baserriko oilasko dastaketa egongo da eguerdian eta 12.30ean meza emango da Antonio Deunaren baselizan. Ondoren, Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeen ekitaldia hasiko da.

Alos Quartet

Ohiko askaria eta nekazal olinpiadak egingo dituzte astelehenean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera eta 17.00etatik 19.00etara herriko umeek barrakak merkeago izango dituzte.

San Antonio eguneko ekitaldi bakarra Alos Quartet taldeak santuaren baselizan eskainiko duen kontzertua izango da. Xabier Zeberio (nyckelharpa eta biolina), Francisco Herrero (biolina), Lorena Nuñez (biola) eta Pello Ramirez (txeloa) laukoteak ‘Garden’ lana aurkeztuko du.

Egitaraua urtarrilaren 19tik 23ra bitartean egingo den LXI. Antonio Deuna idi-proben sari nagusiarekin eta urtarrilaren 24an donien atxa kentzearekin eta gauean olakuetarrek egingo duten afariarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados