Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Diru-laguntzak euskara klaseak jaso dituztenentzat

Urtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2011-2012 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea irailaren 3tik 28ra izango da eta diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira.

Eskariarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren agiria, euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu-zenbakia.
 
Udal ordenantzaren arabera, herrian erroldatuta egoteaz gain, ohiko ikastaroetan gutxienik ere %80ko asistentzia  izatea eskatzen da diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Kasu horretan, matrikularen %75 da diru-laguntza.  Eskola guztietara joanez gero %100 berreskura daiteke.
 
Iaz 47 herritar izan ziren Udalaren babes ekonomikoa  jaso zutenak, denera 9.210 euro itzuli zitzaien, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak adierazi duenez. Diru-laguntza horiei buruzko  ordenantzaren testu osoa udalaren web orrian kontsulta daiteke.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados