Banner en desktop Banner en moviles
Berrizko Udala
Contra el Cáncer
Iurretako Udala
Dendariak

Pelota zuen eskuetan dago, hartu ardura!

Urtebete pasa da Greba Feminista Orokorra egin genuenetik. Urtebete, euskal gobernuei mahai interinstituzionala eskatu genienetik. Urtebete erantzunik gabe. Urtebete pelota zuen teilatuetan.

Urte gehiago daramazkigu, ordea, Mugimendu Feministatik zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzen eta zaintzarekin negozio egiten dutenak zuzenean interpelatzen. Argi utzi nahi dugu beste behin ere, gaur egungo Euskal Herriko zaintza erregimena ez zaigula baliagarri. Batez ere, emakume* migratu eta arrazializatuoi.

Euskal Gobernuetan dauden alderdi neoliberal ultrakontserbadoreek, zaintza lanekin negozioa egin dute eta negozioa egiten jarraitzen dute langileen zein erabiltzaileen bizkarrera. Azken hogei urteetan, sistematikoki pribatizatu dituzte ahal izan dituzten zaintza-zerbitzu publiko guztiak, enpresa lagunen eskuetan jartzeko eta horietatik milioi askoko etekinak ateratzeko, zaintzaren kalitate eza eta langileen lan-baldintzen kontura. Izan ere, pribilegio posizioetatik, botere ekonomikotik, erakunde publikoetatik, enpresa pribatuetatik, gizontasunetik, zuritasunetik… zaintzaren erantzukizunari uko egiten zaio sistematikoki.

Baina guk, behar bezain bestetan salatuko dugu, egungo Euskal Herriko zaintza sistema asistentzialista dela. Egun ditugun zaintza beharrekin alderatuz gero, gizarte zerbitzuen sarea eskasa dela, inbertsio ekonomiko gutxirekin. Hori gutxi balitz, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko Greba Feminista Orokorra egin genuenetik, arduradun politikoek ez dute zaintza eskubide kolektiboaren bueltan antolatutako mugimendu sozio politikoa mintzaidetzat hartu ere egin.

Baina ez gara nekatuko erakunde publikoei dagokien ardura har dezatela exijitzeaz. Zaintza eskubide kolektibo bilakatuko duten neurri eraginkorrak behar ditugu orain. Beraz, mezua argia da: utzi iezaiozue zaintzarekin negozioa egiteari! Bizitza erdigunean jarriko duten politika publikoak eta urgentziazko egoerei berehalako erantzunak ematea behar dugu.

Bizitza erdigunean jarri nahi dugula diogunean, guztion bizitzak sostengatzen dituzten jardueren kontrolaz eta demokratizazioaz ari gara. Zaintza erantzukizun kolektiboa izan behar da, eta zaintza-sistema berriak bizitza sortzen den eremu guztiak egituratzeko gai izan behar du. Gizonek, ardura berezia daukate, ez zaintzeko pribilegiotik mugitu eta ardura kolektiboen alde posizionatuz. Pasibotasunak ez digu balio, eraldaketa emateko bidea orain eta hemen behar dugu.

Bihar bertan, kalera irtengo gara Euskal Herriko hiriburu eta txokoetan zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko, zaintza sistema publikoaren alde, zaintza sektoreko langileen lan baldintza duinen alde eta denon bizitza duinen alde.

Denon Bizitzak Erdigunean

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados