Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

“Meca Mekara”

Sosik kobratu gabe etorri zen David Meca Mekara, kirol instalazioen mekara, alegia. Eskertzekoa da igeriketan munduko txapeldunak durangora etortzeko egin zuen esfortzua. Eta eskertzekoa eta mirestekoa da baita ere, igeriketak eta kirolak herri honetan duten lekua izateko lanean aritu direnek egindako lana. Mecak Mekan inaugurazio ekitaldian esan zuen moduan, “erronkak lortzearekin amets egiten duenak, erronkak betetzea lortzen du, eta durangarrek honekin amets egin ostean zenuten ametsa bete duzue”.
 
David Meca kirol instalazioen mekan izan zela ez dut nik esaten. Komunikabideek eta agintariek esan dute. Eta badakigu ez zela inondik inora horretara etorri, baina Ahalguztidunak tenplu sakratuenean egindako bisita ematen zuen horrek guztiak. Ahalguztiduna etxera joango da, eta zeruko tenplurik sakratuenak, kirol instalazioak, hor jarraituko du, Durangon eta ez zeruan. Orduan, herritarrek erabiliko dute, eta herritarrek ez dute jainkoek erabiltzeko moduko ezer eskatuko: erabilgarria eta merkea den zerbitzu publikoa eskatuko dute, besterik ez. Itxaron duen denbora eta ordaindu duen dirua ere ez du ahaztuko, horren guztiaren ordainean zerbait lortzea espero duelako, bere neurrira eta ez jainkoen neurrira egindako zerbait.
 
Durangarrok ametsetan asko egiten dugu. Eta egongo ez den arren, Mecarekin gogoratuko gara gure herriak aurrerapausoak ematen dituenean, txikiak badira ere. Durangok konpondu beharreko erronka edo arazo ugari, txikiak baina garrantzitsuak, burutzeke dituelako. Herritarrek kirol instalazioaren meka erabili erabiliko dutelako, baina eguneroko beste hainbat arazo ere konpontzeko eraginkortasuna eskatuko diete erakundeei. Handitasunean ez baitago gobernatzearen gakoa, nik dakidala.

Julen Orbegozo, kazetaria.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados