Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Itzultzaile bikaina

Durangon.com egunkari honetako arduradunek egin didaten gonbidapena baliatuz, asmatu berri den itzultzaile bikain batez arituko naiz.

Zalantza barik teknologia berrien aroan gaude. Aipatutakoaren lekuko dugu urrunago joan barik Durangon egunkari berri hau ere. Nire iritziz une honetan teknologia berrien aurrean bi aukera ditugu; teknologion trena hartu, edota betikotasunean geratu. Trena hartzeak larritasuna eragiten digu batzuetan, batez ere adinean aurrera goazenoi. Tren hori hartu barik uzteak ostera, atzean geratzea dakarkigu, zirkulaziotik at geratzea.

Teknologia berri hauen arloan badago liluratuta naukan produktu berri bat. Produktu honen izena TRADUKKA da. Tresna hau online erabiltzekoa da eta, itzulpenak bat-batean egiteko gaitasuna du. Jakina, itzulpenok ez dira perfektuak, gainbegiratzea behar dute baina, azkartasunean ez dute parerik.

Asmakizun hau gizon gazte bati zor diogu, Andres Santosi, Ekuadorreko 27 urteko mutil gazteari. Andresek 52 hizkuntzatara itzultzen duen tresna asmatu du. Hizkuntza horien artean; hungariera, ingelesa, frantsesa, japoniera, arabiera, ebraiera…

Zoritxarrez euskarak ez du oraingoz tarterik asmakizun honetan. Halere, hordago ederra litzateke, nik uste,  gure hizkuntza gutxiagotu honentzat horrelako asmakizunetan tokia izatea, katalanak edo gailegoak duten bezala.

Egia esan egunero gure idazkietan, ea aldi berean, erkidego honetako bi hizkuntza ofizialak erabili behar ditugun  teknikariontzat behintzat, tresna ezin hobea izango litzateke, gure lana erraztu eta arindu egingo bailuke. Baliteke hasiera baten langile batzuk tresna honen beldur izatea, edota euren lehiakide lez hartzea. Dena den nik uste dut lehiakidea barik teknikarion peoia izango dela, peoi leial eta fina.

Edozelan be, TRADUKKA honetan gure hizkuntzaren presentzia lortzea erronka interesgarria izango litzateke, bai euskararen normalkuntza hainbeste diru gastatzen duten gure Administrazioentzat,  bai kalean euskara aldarrikatzen duten euskararen aldeko taldeentzat. 

Marisa Barrena

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados