Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Giro ederrean ospatu da 40 Minutu Rocken hamargarren edizioa, 6500 lagun baturik

Hamargarren edizioak berezia izan behar zuen. Eta halaxe izan da. 40 Minutu Rock-en hamargarren edizioa egun bitan ospatu zuten milaka lagunek, eta aurreko edizioei jarraiki, elkartasun oihu eta aldarriak lau haizetara entzun ziren.

Urtero nabari dugu jendearen berotasuna, baina hamargarren edizio honetan, etekin ekonomikoa besterik bilatzen ez duten makrojaialdien garaiotan, herritik eta herriarentzat sortutako eredu batek hainbesteko arrakasta izatea seinale ona da, erantzuten duen komunitate eta herri bat dugunaren seinale baita. Nabarmendu eta azpimarratu nahi dugu, elkartasunari eta presoen etxeratzearen aldarriari eusten dion komunitate oso bat bildu zela; giro eder eta sano batean, gainera.

Elkartasun keinu askotarikoak pilatu dira asteburuan Durangon, oholtza gainetik zein azpitik, musika taldeek zein boluntario eta publikoaren konpromisoa agerian utzi zelarik.

Antolakuntzak ez zuen intzidentziarik jaso, eta hori, alde batetik, jaialdiari begira sortutako prebentzio taldeari esker eta, bestetik, bai Landako Gunean bai Plateruenan sortutako espazio seguruei esker lortu zen. 40 Minutu Rockek lanean jarraituko du eredu izateko, ez baitugu ontzat jotzen jaialdirik, jaialdiaren parte den pertsona oro seguru sentitzen ez bada.

Hamargarren edizioa berezia izan zen. Berezia egin zuten bertaratutako 6500 lagunek, baita barikuko 700ek ere, eta lagun horiek goza zezaten, txanda desberdinetan lan egin zuten 500 boluntario eta antolakuntzako kideak ezinbestekoak izan dira, beste urte batez. Denon artean, ekarpen sozial eta ekonomikoa egitea lortu dugu, bultzada emanez Etxerat eta Harrera elkarteei; urte luzeetan zehar aitortuak izan ez diren eskubideen borrokan, herri libre eta preso eta iheslaririk gabekoa eraikitzen jarrai dezagun.

Zorionak eta eskerrik asko guztioi!

Jaialdiaren laburpena

Barikuan eman zitzaion hasiera aurtengo edizioari. Ekitaldi nagusiak hunkiduraz bete zituen bertaratutako ehunka lagunak. Dantzari, margolari, poema errezitatuen bitartez, bertaratutakoek emozioak pil-pilean bizi izan zituzten. Ibonek ere hartu zuen hitza. Bisita batean hildako pertsona baten senidea da Ibon. Lehen pertsonan, errepresioak jasandako albo-kalteetatik kontatu zuen zer den injustizia bategatik senide bat galtzea. Ondoren, Etxeratek eta 40 Minutu Rockek hitzartzea egin zuten, orain arteko ibilbidea nabarmenduz, eta etorkizunera begira dauden erronkak gogoratuz.

Ondoren, Ruper Ordorikaren kontzertua etorri zen. Plateruena beteta, argitaratu berri dituen abesti berriak aurreko diskoetako kantarik ezagunenekin uztartu zituen, gaua magikoa eginez.

Zapatua zain zuten Landakok eta Plateruenak, eta milaka lagun zain zapatua ailegatzeko. Plateruenan musikak ez zuen etenik izan, Chicabeat G Rocky Violencia, Matah, Labar, Adur, Sembrando Kaos, Pibikens, Kene.mp3 eta Totozer MJ artisten eskutik aniztasuna nagusi izan zen bertan. Landako Gunean, berriz, lehen ordutik adin guztietako jendea batu zen. Naxker, Nafarroa 1512, Zeker, Les Testarudes, Ezezez, Marte Lasarte, EH Sukarra, Zea Mays, Brigade Loco, Neomak, Non Servium, Merina Gris eta Kiliki taldeak aritu ziren oholtzetan. Nostalgiaren eta gaurkotasunaren arteko sokan jarri zuten Landako, betekada ikusgarria edukirik eta belaunaldi guztiak baturik kontzertuetan.

Harrera elkartearen bitartez, ekitaldi ederra bizi izan zuten ikus-entzuleek, non elkarrizketa bat irudikatu zen, kaletar baten eta hirugarren gradua duen preso baten artekoa. Ezin hobeto azaleratu zen, presoa aske geratzen denean ere, badagoela zer egina. Justizia eta erreparazioa ez direlako barroteak atzean utzita ordaintzen. Bergizarteratze prozesua ezinbestekoa da, preso edota iheslari bati kendu zioten hura berreskuratzen laguntzeko. Hargatik, Harrera elkarteari babesa emateko deia ere zabaldu zen, publikoak aldarri oihuak egin eta topa kolektibo zabal eta ikusgarri bat egitearekin batera.

Gora euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak! Gora 40 Minutu Rock!

40 Minutu Rock

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados