Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz

Durangoko herritarroi zuzentzen gara euskararen ordenantzen inguruko gure hausnarketa eta posizionamentua azaltzeko:

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu, EHE izan zela herri honetan lehena ordenantzen beharra kaleratu zuena eta, ondorioz, hauen falta zalatu zuen lehena ere izan zen.Urte batzuk badira lehenengoz gai hau lantzen hasi ginela.Gure helburua Durango eta Euskal Herri euskaldun bat den heinean oso garrantzitsutzat jotzen genituen eta jotzen ditugu euskararen ordenantza egoki batzuk benetako normalkuntzarako pausuak emateko udalerrian.

Horregaitik oso begi onez hartu genuen euskara batzordean ordenantza ereduak lantzen zebiltzala jakin genuenean.Gure kide batek, proposaturiko ordenantza baten inguruko ekarpenak egin ahal izan dituen arren, osoagoak eta zehatzagoak ziren beste batzuk albo batera utzi ziren.

Plenora joango diren ordenantza hauek ondo aztertu ondoren, argi daukagu ez direla Durangok merezi eta behar dituenak. Are gutxiago Udalean agintean daudenek ordenantza izaera emango ez diotela jakin dugunetik; hau da, ez dira betebeharrezko neurriak izango.Guretzako, ordenantza bat onartzen den momentutik bete behar den legedi bat da eta hauekin ez da hori gertatuko.Ez da udal, langile eta herritarrentzako betebehar bat izango eta, horrela, gauzek berdin jarraitu edo txarrera egingo dute.Nahiz eta lan asko egin den eta asmorik onenarekin, azkenean politiko batzuk aurpegia zuritzeko tresna bezala erabiltzeko besterik ez da izango. Testua oso orokorra da eta zehaztasun falta handia dago, gaikako neurri zehatzak falta dira, datak, eta bete ezean zigorren aipamenik egin ere ez da egiten. TAOren ordenantzek argi diote diru bat ordaindu behar dela aparkatu ahal izateko edo bestela isuna jarriko dutela; zer gertatuko da udalak lanpostu bateko euskara maila bermatzen ez badu? Ezer ere ez eta hor dago arazoa.

Gainera, Euskal Herriko eta Durangoko berezko hizkuntza bezala euskarak behar duen lehentasunezko irudia faltan botatzen da.Elebitasunaren diskurtsoa gailentzen da eta euskarak, menpekotik lehentasunezkora pasatzeko, lehentasunezko politika nabarmena behar du. Zehaztapen gabeko testu hau onartuta, ez dira herritarren hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoak desagertuko udal administraziotik.

Horregaitik, gutun honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Durangoko Euskal Herrian Euskarazek ez duela euskararen “ordenantza” hori onartuko. Laburbilduz, hiru arrazoi nagusi daude gure ezezko borobila jaso dezan:

1.Izen hori eduki arren, ez dira Ordenantzak izango eta, ondorioz, ez dira betebeharrekoak izango.

2.Ordenantzak behar baldin badira, ko-ofizialtasun politikaren porrot garbiagatik da. Beraz, ezin dugu elebitasun horretan oinarritutako proposamenik onartu. Euskarari dagokion lehentasunezko trataera eman behar dion ordenantza duina behar dugu.

3.Proposamen horrek ez du hizkuntza eskubideen errespetua bermatuko; ez langileena, ezta herritarrena ere.

Gure hausnarketak herritarroi ere zer pentsatua emango dizuelakoan; bil dezagun euskalduntzearen aldeko indarra:

IRUZURRIK EZ! DURANGO EUSKALDUNDU!

Koldo Zarate, Durangoko Euskal Herrian Euskaraz

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados