Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Asmo onekin bakarrik ez goaz inora

4 urte pasa dira Durangoko udalak euskararen udal araudia onartu zuenetik. Guretzako egokiena ez den arren, denbora honetan, bertan azaltzen dena ere ez da bete. Herritarron hizkuntza eskubideak onartzen dituen arren idatziz, gero praktikan errealitatea bestelakoa da. Horren ondorioz, “Udalak eta biok euskaraz” dinamika martxan jarri genuen eta hainbat herritarrek beraien eskaera udalera bideratu zuten, honekin harreman oro euskaraz izateko asmoz.

Eta azkenean jaso genuen erantzuna! 4 hilabete luze igarota, pare bat mobilizazio tartean, alkateari gutun bat helarazi ostean… erantzun gaituzte!

Alde batetik, euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aitortu eta horretarako bitartekoak jartzeko borondatea agertzen dute. Baina beste alde batetik aitzakia ugari jartzen dituzte, hau, gaur bertan ez bermatzeko. Gure ustez borondatearekin herritarren nahia erraz bete dezakete.

Ez da ahaztu behar gure eskaera zehatzean, musika eskolan, zahar etxean, Durango kirolaken, pinondo etxean… zerbitzua eta harreta euskaraz bermatu daiten eskatzen genuela eta honen aurrean isiltasuna da beraien jokabidea. Eskaera tramitatu zuten herritar batzuekin hitz eginda, erantzuna ikustean harridura eta haserre puntu bat somatu dugu.

Guk, Durango euskalduna eraikitzeko lanean jarraituko dugu eta prest gaude bide horretan mundu guztiarekin elkarlanean aritzeko. Euskaraz bizitzeko hautua indartuz eta herritarren aktibazioan urratsak emanez lortuko dugu!

Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi!

Durangoko EHE (Maialen Bildosola, Ane Zarate, Aritz Bravo, Endika Blanco, Koldo Zarate)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados