Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

“Buruan ditudan helburu eta proiektuak, denak zinemaren arlorantz bideratuta daude”

“Buruan ditudan helburu eta proiektuak, denak zinemaren arlorantz bideratuta daude”

Itziar Cantero zornotzarrak Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 36. edizioko Zuzendaritza onenaren saria irabazi du ‘Gosea’ film laburrak, amateur kategorian. 21 urteko Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko azken urteko ikasleak, proiektu gehiago esku artean dituela azpimarratu du. “Nire helburu nagusiena ahalik eta gehien esperimentatzea eta ikastea da”, adierazi du zinemagile zornotzarrak.

– Jende gaztea kontatzeko gogoekin eta maila altuarekin datorrela agerian utzi du festibalak. Hori nabaritu duzu?
– Nik uste dut betidanik gertatu dela hori. Hala ere, gazteok kontziente gara bizi dugun egoeraz eta horregatik, esfortzu handia egiten dugu lan onak ateratzeko. Diru-laguntzak gero eta gutxiago direnez, ahalik eta gehien saiatzen gara gure proiektuekin, lehiaketa eta jaialdietara bidaltzeko, eta horrela, irabazitako diru apurra beste proiektu batean inbertitzeko.

– Lehen saria da, ala besteren bat irabazi duzu?
– 2012an taldeko kide batzuekin, beste film labur bat egin genuen, ‘Ateak’ izenekoa, eta Gaztezulo Bideo Lehiaketan lehenengo saria irabazi genuen.

– ‘Gosea’ 11 minutuko film laburrean zer kontatzen duzu?
– ‘Gosea’-k mundu postapokaliptiko bat planteatzen du. Gizarte horretan ez dago janaririk eta errazionamendu kartilak ez dira bizitzeko nahikoak. Beraz, gizakiak beste gizaki batzuk ehizatzera behartuta ikusi du bere burua, biziraun ahal izateko.

–  Nola planteatu zenuen gai hau?
– Ideia asko ateratzen diren bezala, kafe bat hartzen geundela, Asier Kortabarriak bere ideia komentatu zigun. Denoi interesgarri iruditu zitzaigun eta aurrera eramatea erabaki genuen. Asierrek gidoia idatzi eta proiektuari ekin genion.


“Goreago geratu zitzaigun”

– Trailerra ikusita, ‘gore’ estilokoa dela ematen du. Genero hau gustokoa duzu?
– Espero genuen baino ‘gore’-ago geratu zitzaigun, baina ez zen gure intentzioa. ‘Gorea’-k erakutsi egiten du eta guk ez dugu esplizituki erakusten, eremuz kanpo uzten dugulako gehiena.

– Eta martxan jartzea eta grabatzea, erraza izan da?
– Berez, klaserako proiektu bat zen eta hasiera batean beste labur bat egitea pentsatu genuen. Azkenean, zailtasunak zirela eta, aldatzea erabaki genuen. Dena hilabete batean prestatu genuen gutxi gorabehera, eta grabazioa egun bakarrean egin zen. Ez zen erraza izan, baina dena ahalik eta hoberen prestatzen saiatu ginen eta bi hilabetetan edo, dena bukatuta izatea lortu genuen.

– Goseak gidatzen du gizakia?
– Bizirauteko senak gidatzen du gizakia. Film labur honetan gosearen gaia lantzen dugu, gosea duzunean edozer gauza egiteko prest zaudela adieraziz. Muturreko egoera bat da planteatzen duguna, baina baliteke egunen baten posible izatea.

– Gizakiok barnean ehiztaria daramagula diozu. Horrela da?
– Gizakia existitzen denetik hala dela erakutsi da, historia osoan zehar ehizatu izan du gizakiak. Baina esaldi horrekin esan nahi dugu, bizirauteko edozer egiteko kapazak garela. Kasu honetan, barnean daramagun ehiztaria ateratzeko prest gaudela, norbera eta maite ditugunak bizirik mantetzeko.

 Argi daukazu zure bizimodua zinemaren bidetik abiatuko dela?
– Bai, guztiz. Buruan ditudan helburu eta proiektuak, denak zinemaren arlorantz bideratuta daude.

–  Beharbada hemen ez da erraza irteera bat bilatzea bizirauteko. Kanpora joateko asmorik daukazu?
– Momentuz proiektu pare bat dauzkat martxan eta hemen burutzeko asmoa daukat. Baina kanpora joateko gogoak ditut eta seguruenik etorkizunean hala egingo dut.


“Master bat egin”

– Zein izan da zure formakuntza arlo honetan?
– Aurten Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko azken urtea burutzen ari naiz. Horrez gain, hainbat ikastaro egin ditut bai zinema eta argazkilaritza arlokoak. Datorren urtean baliteke master bat egitea, baina oraindik ez nago ziur zein arlorantz bideratu ikasketak.

 Zornotzan hainbat zinemagile gazte ari zarete. Zein da arrazoia?
– Egia esan, ez ditut asko ezagutzen, baina ez dakit zein izan daitekeen arrazoia. Nik azkenengo momentuan erabaki nuen karrera hau ikastea, zinema gehien gustoko dudan gauza delako, besterik gabe.

– ‘Gosea’ Bergaran grabatu duzu. Etxean (Zornotzan) filmaren bat grabatzea pentsatu duzu?
– Lokalizazioak proiektuen beharren arabera aukeratzen dira eta errezena, Bilbon grabatzea izaten da, lan talde guztia biltzeko errezena delako. Baina zergatik ez? Etxetik hurbil egin ahal bada, ez dut arazorik ikusten.

 Zeintzuk dira finkatzen zaren helburuak?
– Oraindik urte pare bat baino ez daramat honetan. Nire helburu nagusiena ahalik eta gehien esperimentatzea eta ikastea da. Gustokoen dudan arloa zein den deskubritzea, azken finean. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados