Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Haurreskolan matrikulatzeko epea

Amorebieta-Etxanoko Haurreskolak apirilaren 22an irekiko du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea, 2024 eta 2025ean jaiotako haurrentzat. 0-2 urte bitarteko doako zerbitzu publiko honen helburua da kalitatezko hezkuntza goiztiarrerako sarbidea erraztea eta txikienen garapen integrala sustatzea.

Eskaera-prozesua
Eskaerak apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai telematikoki, baita aurrez aurre ere, haurreskolan bertan (Larrea kiroldegiaren ondoan). Epea amaituta, ekainaren 13an argitaratuko dira haur onartuen behin-behineko zerrendak. Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 16tik 20ra izango da eta azkenik, behin betiko zerrendak uztailaren 4an argitaratuko dira. Ikasturte hasiera irailaren 4rako aurreikusita dago.

Edozein zalantza argitzeko, interesdunek 946 730 346 telefonora dei dezakete, bulegoko ordutegian (13:00etatik 14:30era).

Ate Irekiak

Era berean, apirilaren 10ean ate irekien jardunaldia egingo da, 16:30ean eta 17:30ean, Haurreskolaren instalazioetan. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 946 730 346 telefonora deituz edo zornotza.amorebieta@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatziz.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados