Grupo Ortasa Abadiño
Berrizko Udala
San Agustin Kultur Gunea
Dendak Bai

???Everyday Rebellion??? pelikula Hileko Dokumentala zikloan

Elorrioko Iturri Kultur Etxean eskaintzen den Hileko Dokumentala zikloaren barne, Austrian bizi diren Arash eta Arman Riahi anai iraniarren ‘Everyday Rebellion (Iraultza egunero) filma izango da ikusgai. Protesta desberdinak egiteko taktika ez biolentoak ardatz hartzen dituen pelikula hau bihar, asteazkena 14a, arratsaldeako 19.30etan emango da.

Arash eta Arman Riahiren filma ingelesez, frantsesez, errusieraz, arabieraz, gaztelaniaz eta persieraz edo farez eginda dage eta azpitituluekin eskainiko da.

Pelikulak ‘Occupy Wall Street’ mugimenduak, Espainiako M-15 iraultza taldeak edo Udaberri Arabiarrak komunean dituzten ezaugarriak dakartza gogora. Gainera, demokraziarako mugimendu iraniarraren eta Siriako matxinadaren borroken artean loturarik dagoen edo Femeneko aktibista ukraniarren toplessaren eta Egiptoko kultura islamiarraren arteko loturarik dagoen galdetzen du. Eta honen guztiaren gainetik, zer ikusia dute Serbiak eta Turkiak?

Denetan protestarako arrazoiak ezberdinak dira, baina borrokarako hautatu dituzten taktika ez biolentoak lotuta daude beraien artean. Hala ere estrategiak, ideia barriak eta ezarritako metodoak partekatzen dituzten aktibistak. ‘Everyday Rebellion (Iraultza egunero)’  protesta pazifikoaren aberastasunaren gaineko istorioa da, Espainian, Iranen, Sirian, Ukrainan, AEBn, Erresuma Batuan eta Serbian egunero jende grinatsuak egiten dituenak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados