Garaiko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Borrokalari antifaxistak omenduko ditu ostiralean Durango 1936 Kultur Elkarteak

Borrokalari antifaxistak omenduko ditu ostiralean Durango 1936 Kultur Elkarteak

Durango 1936 Kultur Elkarteak gorazarre egingo die “askatasunaren eta herriaren alde euren bizitza eskaini zigutenei” datorren ostiralean, urriak 23, iluntzeko 20.00etan. Kurutziaga kaleko Gogoeta-gunean egingo den Borrokalari antifaxisten omenezko VIII. ekitaldia “errepresioa jasandako durangar eta euskal herritar guztiei eginiko omenaldia izango da”.

Gorazarre ekitaldiaren barruan aurreskua dantzatuko da, lore-eskaintza egingo zaie errepresaliatuei, eraildakoen senitarte batzuen hitzalditxo laburrak izango dira, Gogoeta-gunean jarriko den azalpen-plakaren testua irakurriko da eta abestia kantatuko dute parte hartzaileek.

Ekimen honekin fusilatuak, bide-bazterretan eraildakoak, frentean hildakoak, frentean jasotako zauriengatik hildakoak, kartzelan hildakoak zein desagerrarazitakoak omenduko dituzte, “errepresaliatu guztiak ere gogoan hartuta”, antolatzaileen esanetan.

Gorazarrea burutu eta hurrengo egunean, urriaren 24an alegia, 78 urte beteko dira Juan Eskubi Urtiaga durangarra Derioko hilerrian frankistek fusilatu zutenetik. Eskubi Durangoko defentsa-batzordekoa kidea eta STV sindikatuko militantea izan zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados