Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Bizkaia torneoan ari diren pilotari profesionalak jokatuko dute Traña-Matienako frontoian

Pilotari profesionalen partiduekin gozatzeko aukera egongo da gaur Traña-Matienako udal frontoian. Arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian, Bizkaia pilota txapelketaren IX. edizioko final-laurdenetako kanporaketak jokatuko dira.

Jaialdian, Oiz eta Ganekorta taldeak osatzen dituzten ordezkariek jokatuko dute, lau t’erdian, eskuz binaka eta buruz buruko modalitateetan. Lehenengoan, Pello Etxeberria eta Elezkano II.a izango dira aurrez aurre; bigarrenean, Ezkurdia eta Rezustak osatutako bikoteak Irribarria eta Zabaletarekin neurtuko dituzte indarrak;  eta hirugarrenean, Elordi eta Zabala arituko dira banan-bana.

Traña-Matienan jokatuko diren Bizkaia pilota txapelketaren final-laurdenetako partiduak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin antolatu dira. Lehiaketa “Bizkaiko bost udalerritan” jokatuko da eta “pilotaz maila gorenean gozatzeko aukera paregabea da” Patxo Campo kirol zinegotziaren esanetan.

Bertaratzeko sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira ordubete lehenagotik, edo www.entradasfronton.com webgunean. 

Bizkaia txapelketaren IX. edizioa Gallartan hasiko da gaur bertan, eta Oiz eta Ganekogorta deituriko taldeez gain, Anboto, Kolitza, Sollube eta Gorbeia izendatutakoak osatuko dute lehiaketa. Finala, Bizkaia frontoian jokatuko da Aste Nagusian.

Hobekuntzak frontoietan

Traña-Matienako frontoiak zituen argiztapenean gabeziak konpontzeko lanak egiteaz gain, kirol-esparrua ere margotu du Abadiñoko Udalak. Esku-hartzeak 20.331 euroko inbertsio globala eskatu du (BEZ barne).

Bestalde, 23.915 euroko aurrekontua duten Mendiolako udal pilotalekuko lurzorua konpontzeko lanak ere egunotan hasi ditu Udalak, eta instalazioa margotzeko aurrekontua eskatu du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados