Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Berrizko ondareari dagozkion fitxa didaktikoak sarean kontsultatu daitezke

Berrizko ondare etnografikoa eta linguistikoa zabaltzeko asmoarekin  “Aintzinako Berriz, bizimodua eta ohiturak” liburua argitaratu zuen Udalak 2008an. Orain,  libururako jasotako testigantzak sarean jarrita daude, arloz arlo esandakoekin fitxa didaktiko propioekin.

Guztira 100 fitxa inguru landu dira, udaletik aurreratu dutenez. Bakoitzak ikus-entzunezko pasartea dauka eta aipatzen diren elementuen gaineko deskripzioa.

Egitasmoa Udalak garatutakoa izan zen eta horretarako Labayru Ikastegiaren laguntza izan zuen. Horregaitik, www.berriz.org udaleko webgunean ezezik, Labayru Ikastegiaren www.herriondarea.org atarian ere kontsultatu daitezke fitxak.

Hain zuzen ere, Durangaldean Berriz izan da Labayrurekin batera era honetako proiektuan parte hartzen lehenengoa eta bakarra.

Lan ildo beretik, Berrizko Udala, orain, herriko toponimia mapa egiten dabil. Dagoeneko lehenengo zirriborroa egin da, herritarrei ere ekarpen berriak egiteko edo zuzenketak egiteko eskatu zaie. Eta asmo, udarako, toponimia mapa argitaratu eta herritarrei banatzea da.

 

DURANGON. Berrizko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados