Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Berrio-Otxoarenganako eraspendunen eta elorrixarren jaieguna ospatzen da gaur

Berrio-Otxoarenganako eraspendunen eta elorrixarren jaieguna ospatzen da gaur

Elorrixarrek eta santuarenganako eraspendunek ospatzen ari dira gaur Elorrion Balendin Berrio-Otxoa santuaren jaia, Bizkaiko zaindariaren jaia alegia, izendapen hori Loiolako Inaziorekin partekatzen badu ere.

Herritarrak eta kanpotar gutxi batzuk gerturatu dira gaur Elorriora, tarteko Meza nagusia eman duen Bizkaiko gotzaina den Mario Izeta. Elizkizunetara ez dute uko egin Berrio-Otxoa kofradiaren sortzaile eta bultzatzaileak diren José Maria Fernandez de Arroiabe alkate ohia, Elorrioko semea den José Antonio Ardanza lehendakari ohia edo Alberto Ruiz Capellán domingotar ohia.

Ospakizunetara etorritako ordezkaritza politikoa oso urria izan da Eusko Jarularitzari, Bizkaiko Aldundirk zein inguruetako alkateei dagokionez. Azken hauen artean, Mallabiko alkate berria den Igor Agirre elorrioko semea izan da ordezkari bakarra.

Gaur egungo Elorrioko udalbatza ia osoak egin du Udaletxetik parrokiarako bidea, herriko txistulariek ‘Alkate soinua’ jotako erritmora eta Idoia Buruaga alkatea buruan izan dela.

Berarekin batera, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusiko presidentea eta Elorrioko alkate ohia eta honen aurretik alkateak izandako Niko Moreno eta Agustin Asua ere jarraigoan izan dira. Aurten ere ospakizunetara gerturatu da Federico Andrés López de la Riva, gaur egun Madrilgo Udaleko idazkari nagusia dena eta hainbat urteetan Elorrioko Udaleko idazkaria izandakoa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados