
Berbaro Elkarteak hainbat liburu jarri ditu Durangoko leku desberdinetan edonorrek hartu, irakurri eta konpartitu dezan. Ekimen honen helburuak “euskarazko literatura sustatzea eta plazaratzea, eta irakurzaletasuna bultzatzea dira”, elkarteko kideen esanetan.
‘Zeuretzat da. Hartu, irakurri eta konpartitu!’ kanpainaren bidez “hainbat liburu ale banatzen gabiltza Durangon”, Berbarokoen arabera. Liburuak herriko parkeetan, trenean, Plateruenan eta beste hainbat lekutan kokatu dituzte.
Aleak barikura arte burutuko den ekimenaren bitartez topatu ahal izango dira. Gainera, “euskarazko liburuak irakurri eta partekatzera animatu gura ditugu irakurleak”, adierazi dute Berbarokoek.
Estos vascos tienen que regalar la literatura si quieren que alguien la lea y a mi parecer, ni así.
zaborra
Por lo leído tú no debes de ser vasca. Menos mal que tu apellido es Uribarri. ¿Serás alguna descendiente vasca de la mujer de Pinochet en Chile? No sé cómo se puede escribir semejante majadería.
Barracas
azeri