Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Beñat Sarasola poetak Zornotzako Santiago Onaindia beka irabazi du

Beñat Sarasola poeta gipuzkoarrak irabazi du Amorebieta-Etxanoko Udalak bi urterik behin antolatzen duen Santiago Onaindia beka.  ‘Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran’ izeneko proiektua aurkeztu du irabazleak. Bertan, literatura aldizkarien azterketa sistemikoa egingo du, euskal literatur “esparrua” ikertuz. Aurtengo hamahirugarren ediziora zazpi proiektu aurkeztu dira.

Ametx erakunde autonomoaren bidez eta Labayru Ikastegiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Euskal literaturaren alorreko ikerketa sustatzea du helburu Santiago Onaindia euskal idazlearen omenez sortutako beka honek. Egitasmoak 9.000 euroko zuzkidura dauka.

Beñat Sarasola (Donostia, 1984), Filosofian lizentziaturik dago EHUn eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Bartzelonako Unibertsitatean. Hainbat graduondoko ikasketa eta master egin ditu literaturaren alorrean, eta aurkeztua du doktoregorako tesia, zeinen defentsa prestatzen ari baita. Olerki liburuak argitaratu ditu (Kaxa Huts Bat eta Alea), bai eta literaturaren inguruko artikuluak  eta kritikak ere.

Proiektua burutzeko epea 2014ko udazkenean amaituko da. Ondoren, eta beharrezko diren egokitzapenak egindakoan, 2015ean argitaratuko du Labayru Ikastegiak Aita Santi Onaindia Beka izeneko bilduman.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados