Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

Baserritarren produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera bikaina

Baserritarren produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera bikaina

Eskualdeko XXIX. Barazki eta fruitu erakusketa ospatu da gaur eguerdian Berrizko probalekuan. Baserritarrek euren produkturik onenak batu eta salgai jarri dituzte. Arkumea dastatzeko aukera ere egon da, 32 bildots erre dituzte burruntzian.

San Antonio jaietan murgilduta daude Berrizen eta gaur Eskualdeko XXIX. Barazki eta fruitu erakusketa egin dute probalekuan. Era honetako erakusketak antolatzen diren leku bakarrenetakoa da Berriz, izan ere, ez da ohiko nekazal azoka bat.

Hemen baserritarrek batu egiten dituzte euren produktuak: “elkarri konpetentzia egin beharrean bakoitzaren barazki eta fruitu onenak ekartzen ditugu eta denak batera saltzen ditugu”, azaldu digu Iñaki Mendiolagarai, parte hartzaileetako batek. Guztiek guztiena saltzen dute, ez dauka baserritar bakoitzak bere postua, ohiko azoketan gertatzen den legez.

Eskualdeko 30 baserritar inguruk parte hartzen dute, gehienak Berriz, Zaldibar eta Abadiñokoak dira. Salmentarekin batutako diruarekin gaurko bazkaria egiten dute eta bidaia bat egiteko ere erabiltzen dute.

Arkumea burruntzian

Bizkaiko bildotsa dastatzeko aukera ere eduki dute gaur Berrizera joan direnek. Udalak antolatuta, arkume pintxoak jarri dira salgai, txikitoarekin lagunduta. 32 bildots erre dituzte. Hasieran Urtiaga plazan egitekoa zen dastaketa, baina eguraldiak ez duenez lagundu, probalekura pasatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados