Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Auto-enplegua suspertzeko laguntzak eskainiko dituzte Zornotzak eta Arratiak

Amorebieta-Etxanoko eta Arratialdeko Udalek auto-enplegua suspertzeko programa martxan jarri dute. Alde batetik, prestakuntzarako eta aholkularitzarako 350 euroko diru-laguntza emango zaie partaideei hileko. Negozioa abian jarri nahi izanez gero, berriz, 5.000 euroko laguntza jaso ahalko dute.

Lanik gabe dauden pertsonek eta Lanbiden lan-eskatzaile bezala izena emanda daudenek auto-enpleguaren bidez lan merkatura sartu ahal izatea da programaren helburu nagusia.

Amorebieta-Etxanoko udaletik aurreratu dutenez, interesa duten pertsonek ez dute zertan enpresa sortzeko asmorik eduki, nahiz eta beharrezkoa den ekimenerako gaitasunak izan.

 

Hautaketa eskaeren artean

Prestakuntza eta aholkularitzarako izango da hiru hilabete iraungo duen lehenengo fasea, eta hilean 350 euroko diru-laguntza emango zaie parte hartzaileei. Negozioa martxan jartzeko, berriz, 5.000 euroko laguntza izango dute, baldin eta enpresa-jarduerari gutxienez 12 hilabetez eusten badiote.

Jasotzen diren eskaeren artean hautaketa egingo da. Izena emateko epea irailaren 8ra bitartekoa izango da. Nafarroa Zentroa da izapideak gauzatzeko tokia, eta ordutegia, goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era, astelehenetik ostiralera bitartean.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados