Banner en desktop Banner en móviles
Dendak Bai
Maristak Durango
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea

Aurreko urteetako marka apurtu du aurten Azokak

Aurreko urteetako marka apurtu du aurten Azokak

Nahiz eta oraindik Durangoko Azokak arratsalde osoa aurretik izan, aurtengo edizioaren balorazio oso baikorra egin du Gerediagak. Aurreko urteetako pertsona kopurua gainditu, eta atzo gauerako 120.000 bisitatik gora egin zuen kulturaren plazak. Beraz jendetza eta salmenta aurreikuspenak bete dira aurten. “Jendearen erantzuna izugarria izan da”, esan du Nerea Mujikak, Gerediagako presidenteak, nahiz eta oraindik goiz izan balorazio sakon bat egiteko.

Antolatzaileek, editoreen elkarte, gune eta musika industriako ordezkariek gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan datu hauek eskaini dituzte. Dinycon zenbaketa-sistema erabiltzen dute bisitak kontatzeko, Landako erakustazokan ateen gainean kokatutako zenbagailuekin.

Gainera, Azoka Landako Gunetik haratago zabaltzeak, erantzun ezin hobea izan du. “Bisitariak gune guztietatik ibili dira, Landako erakustazokatik Szenatokiraino. Horregatik, zortzi guneak Durangotik hedatzeak arnasa eman dio Azokari, eta kultur zaleek guztiez gozatu dute kultur plaza bakarrean: zinemaz, literaturaz, musikaz, teknologia digitalez, eta batez ere sortzaileen lan berrienez”, azpimarratu dute Gerediagatik.

 

Salmentak mantendu dira

Euskal editoreak eta musika industriaren ordezkariak  oso pozik agertu dira. “Salmentetan, aurreko urteetako datuak mantendu dira”, esan du Cristian Amorenak, musikar industriaren izenean. BEZ zergaren igoeraz kexu agertu da Amorena, eta erakunde publikoek kultura sustatzeko erakusten duten jarrera ere kritikatu du.

Ikasleen Egunarekin abiatu da aurtengo Azoka, eta oso ondo funtzionatu duela adierazi dute arduradunek. Izan ere, 1.000 ikasle baino gehiago hurbildu ziren Durangora lehenengo egunean.

Gunez gune egin du errepasoa Oihane Barrutiak, Saguganbara guneko kordinatzaileak eta Berbaro Elkarteko kideak gaurko prentsaurrekoan.  Ahotseneak gainezka egin du behin baino gehiagotan; Irudienean ere jendeak erantzun du, lehen aldiz zinema aretoan kokatu arren; Szenatokiak ere harrera beroa izan du, eta Durangoko Azokan erabat errotu da; Saguganbaran, berriz, lekurik gabe egon dira; Areto Nagusian jendea sartu-irtenean ibili da, eta liburuen aurkezpenek ohi baino jende gehiago erakarri dute; Plateruenan ere goizez eta gauez jendea ibili da, gaueko kontzertuetan ikuslego kopuru politak izan direlako.

“Hortaz, hau guztia ikusita, garbi geratu da jendeak Durangoko Azokara etorri, eta euskal kultura bizi nahi duela. Horregatik, jendeari eskerrak eman nahi dizkiogu. Oso balorazio positiboa egiten dugulako”, azpimarratu dute.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados