Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Atxondoko EAJk “esperientzia, ilusioa eta konpromisoa” batzen duen taldea osatu du

Atxondoko EAJ-PNVk “esperientzia, ilusioa eta konpromisoa batzen dituen talde anitza” osatu du maiatzaren 28an izango diren Udal hauteskundeetara aurkezteko, Atxondok “aurrera egiten jarraitzeko” helburuarekin. 

Alderdi jeltzalearen zerrendaburua izango den Pedro Leónek 59 urte ditu, eta gaur egun alkatea den Xabier Azkarateren lekukoa hartu nahi du “jeltzaleen proiektuak bere bidea” egin dezan. León zinegotzia izan zen hiru legegintzalditan eta berenganatutako esperientziaz gain “Udal honetan esperientzia handia duen talde baten buru” izango dela azaldu du.

Hauteskundeetara aurkeztuko den hautagaitzak, legegintzaldi honetan izan diren pertsonak izaten jarraituko du, hala nola, Maria Aranguez independentea, azken legegintzaldian Berdintasun karguan egon dena, eta Jose Luis Irazola.

“Hurbiltasunetik egindako zerrenda osatu dugu, kalean egon nahi dugu, atxondotarrei entzun. Azken lau urteotan erakutsi dugu aurkeztu zaizkigun erronka guztiei aurre egin ahal izan diegula, eta ez da erraza izan”, jeltzaleen esanetan.

Aurreko legegintzaldia pandemiak markatu zuenez “buruan izan genitzakeen proiektuen zati bat bigarren maila batera igaro da, auzokideen ongizatea izan baita une oro lehentasuna”. Horregatik, datozen lau urteetako lehentasuna “Urkuzu baserrian Kultur Etxea eraikitzea” izango da.

Atxondoko EAJ-PNVren zerrenda Udal Hauteskundeetarako: 

1.     Pedro José León Lozano

2.     Sabino Gamboa Jainaga

3.     Maria Aranguez Urizar (Independiente)

4.     José Luis Irazola Garaizabal (Independiente)

5.     Gorka Garate Zarandona

6.     Xabier Azkarate Arostegui

7.     Rosa María Aguirre Azcarate (Independiente)

8.     Maria Ezkarne Goienaga Muruaga

9.     Ricardo Uriarte Barinaga

10.  María Asunción Gorosabel Aranzabal (Independiente)

11.  Agueda Maria Aranzazu Campos Capelastegui (Independiente)

12.  Francisco Ortiz Crespo (Independiente)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados