Durangoko Energia Komunitatea
Zornotza Aretoa
Berrizko Udala
Iurretako Udala

Atxondok ludoteka zerbitzuak eta udalekuak lizitaziora atera ditu

Atxondoko Udalak ludoteka eta udaleku zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikoa martxan jarri du, guztira 23.000 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Esleipena urtebetekoa izango da, eta beste urtebetez luzatzeko aukera aurreikusten da. Lehiaketako informazio guztia udaleko webguneko (www.atxondo.eus) ‘Kontratatzailearen profila’ atalean dago eskuragarri eta baita udaletxean bertan ere. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 26ra artekoa da.

Zerbitzua Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago. Ludoteka urtean 10 hilabetez eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 18:30era, eta udan udalekuak egingo dira.

Lehiaketa honen bidez, Udalak aisialdi hezitzailea eta kalitatezkoa bermatzen jarraitu nahi du, herriko haurrentzat espazio parte-hartzailea eskainiz. Zerbitzua ahalik eta azkarren berriro herritarren eskura jartzea da helburua.

Testuinguru honetan, Atxondoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie orain arte ludoteka zerbitzua kudeatu duten arduradunei, hainbat urtez egindako lanagatik. Aktiboki parte hartu dute herriko bizitzan eta ekimen ugaritan: besteak beste, On Martin egunean, Gazteñerren,Arimen Gauan, Iñauterietan, eta herrian egindako bestelako jardueretan.

Haurrentzako askotariko proposamenak eskainiz, herriko egunerokoaren parte izan dira urte hauetan guztietan

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados