Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Atxondok datorren urtarrilean lantzen hasi nahi du Hiri Antolamendurako Plan berria

Atxondoko Udalak datorren urtarrilean hasi nahi du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) berria idazten. Horretarako lizitazioa aurten bertan egin nahi du eta urte berriarekin batera aukeratuko duten erredakzio-taldea plan berria idazten hastea nahi dute.

Atxondoko Gobernu Taldeak argi berdea eman zion otsailean HAPOren hasierako eta behin-behineko onarpena baliogabetzeari. Baina atzera pauso hori beharrezkoa dela uste dute “aurrera egin ahal izateko”.

“Orain arte indarrean egon den planak ez du lege-galbaherik gainditu eta jasanezina da”, Xabier Azkarate alkatearen arabera. Aurreko planak  “bizitegitarako eraikuntza-ahalmen guztia Markoida inguruan kontzentratu zuen, uholde-arriskua duena, eta gainerako orubeak desklasifikatu egin ziren”.

Ordutik, plana geldirik dago “eta bideraezina da”, eta horregatik, ”guztien adostasunarekin egin daitekeen plan berri baten alde egingo dugu”, adierazi du Azkaratek.

“Badakigu HAPO bat idazteaz hitz egiten denean epeak luzatu egin daitezkeela; gainera, parte-hartze prozesu bat eta genero ikuspegi bat hartu behar ditugu kontuan, eta, horregatik, gure asmoa lehenbailehen ekin ahal izatea da. Hamaika urte galdu ditugu eta ezin dugu bat gehiago ere galdu”, azaldu du alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 2,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados