Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaldibarko eskolako jolastokia handitzeko lanak aste honetan hasiko dira

Eskola komunitateko kideek sarritan adierazi dute eremua txiki gelditu dela eta ez dituela hezkidetzarako ezaugarri guztiak betetzen. Jolastokiak 1.500 metro karratuko azalera gehigarria irabaziko du, berdegune bat barne. Udalak 307.489,52 euro bideratuko ditu eremua handitzera.

Urte askotako itxaronaldiaren ondoren, iritsi da momentua: aste honetan eskolako patioa handitzeko eta eraberritzeko obrak hasiko dira, eskola komunitatearekin elkarlanean. Udalak 307.489,52 euroko diru-atala erabiliko du lanok egiteko, eta horri eskerrak, eskolako patioak 1.500 metro karratuko azalera gehigarria irabaziko du, berdegune bat barne.

Eskola komunitateko kideek askotan adierazi dute jolastokia txiki gelditu dela, eta ez dituela hezkidetzak eskatzen dituen ezaugarri guztiak betetzen. Horrenbestez, jolastokia handitzeak hainbat onura ekarriko dizkio eskola komunitateari. Izan ere, berdegune bat sortuko da, ikasleen gozamenerako eta elkarkidetzarako aproposa izango dena. Eremu berri horrek, eszenatoki bat, ortua, baso txiki bat, begiralekua, mahaiak eta lauki itxurako egitura bat izango ditu, aterpe lanetarako.

“Iritsi da hainbeste urtean itxarondako momentua: datorren astean zehar gure herriko eskolako jolastokia handitzen hasiko gara. Lanek hainbat hilabete iraungo dute, eta pazientzia apur bat beharko dugu azken emaitzaz gozatzeko. Edozelan ere, umeentzako eta gazteentzako eremu atsegina izango dela aurreratu dezakegu”, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados