Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Arregi Campo argazki funtsa erakusteko proiekzioa egingo da bihar Izurtzan

Izurtzara, Mendibe Ojanguren familiarena zen Mendibe baserrira, uda pasatzera etortzen zen Bilboko Arregi Campo familia. Izan ere, euren amama, Bittori Ortuzar Larrabe (1898-1967) izurtzarra zen.

1953tik 1959ra bitarteko udako egonaldietan oinarrituta daude argazkiak. Gabriel Arregi Garaigordobil, aita, izan zen argazkilari. Aitarekin eta amama Bittorirekin, Arantza, Begoña eta Gabriel umeek igarotzen zuten uda bertan, eta umeok sarritan dira argazkietako protagonista.

Funtsean familia argazkiak nagusitzen badira ere, Izurtzako paisaia, ohiturak, lekuak eta ospakizunak ezagutzeko aukera ona eskaintzen du Arregi Campo familiaren funtsak.

223 argazkirekin osatzen da Arregi Campo funtsa, eta horietako asko Izurtzan erakutsiko dira irailaren 19an, 19:30ean, Bariko San Nikolas elizan egingo den proiekzioan. Gainerakoak, Gerediaga elkarteko webgunean, Dokumentategia atalean, ipiniko dira ikusgai ekitaldiaren ostean.

Gerediagak antolatu du ekimena, Izurtzako Udalaren babesarekin.

Funtsak jasotzen eta aztertzen

Gerediaga elkartea 80ko hamarkadan hasi zen argazkiak biltzen, batez ere Jose Mari Uriarte eta Jon Irazabal bazkideen eskutik. Elkartean dauden argazki, diapositiba, kristalezko plaka eta digitalizatutako irudiak kontuan hartuz gero, milaka argazkiz osatutako artxibo bizia dago. Elkarteak funts berriak jasotzen eta aztertzen jarraitzen du, gainera. Azken urteetan, Ignacio Ansorena, Karlos Merino, Alejandro Landaburu eta German Zorraquinen funtsak digitalizatzen eta bistaratzen egin du lan, esaterako.

Argazki artxiboak Durangaldearen memoria eta ondarea islatzen ditu, 1800 urteaz geroztik gaur arteko ibilbide bat osatuz. 1985ean Dokumentategia ipini zen martxan, eta gaur egun webgunean ere kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados