Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Arkeologia eta argazkigintzari lotutako proposamenak Gerediagaren urteurrenean

Arkeologia eta argazkigintzari lotutako proposamenak Gerediagaren urteurrenean

Gerediaga elkartearen 50. urteurrena dela eta hainbat ekitaldi prestatu dira datorren iganderako, ekainak 7,  ‘Topa Gerediaga’ ospakizun jaiaren barne. Iragarritako saioen artean umeentzat prestatutako arkeologia tailerra eta helduentzat antolatutako ’Photowalk’ argazkigintza saioa izango dira.

Goizeko hamarretan abiatuko da Andra Mariko elizpean ‘Kameratik ondareari begira’ deituriko photowalka. Txelu Angoitiak koordinatuko duen saioan “Durangoko alde zaharreko ondarea ezagutu eta argazkiak ateratzeko tartea hartuko dute Durangaldean lehenengoz egingo den Photowalk ekimenean”, antolatzaileen esanetan.

Bi ordu eta erdi inguru iraungo duen proposamen berritzaile horretan parte hartzen duten argazkizaleek, elkar ezagutzeaz gain euren esperientziak trukatzeko aukera izango dute. Zaletasun berdina konpartitzen duten maila desberdinetako argazkilariek, Gerediagak duen helburuetariko bat bultzatuko balioko du; hain zuzen, ondareari zabalkundea ematea. Horregatik, photowalkaren ibilbidean bisitatuko dituzten lekuen ondarea ezagutzeko aukera izango dute.

Ekimenean parte hartu nahi duten guztiek eta “ibilbidean zehar ikusiko duten ondarearen gaineko informazioa eskuratu ahal izateko”, izena eman behar dute gerediaga@gerediaga.eus helbidean.

Arkeologia tailerra

‘Topa Gerediaga’ ekimenaren barne antolatutako bigarren hitzorduko protagonistak sei eta hamabi urte arteko umeak izango dira. Gerediagak Bilboko Arkeologia Museoaren laguntzarekin antolatutako “Arkeologoa egun batez” tailerrean, gazteek arkeologoen lana ezagutzeko aukera izango dute goizeko 10.30etik aurrera.

Ekimen honetan parte hartzen duten gaztetxoek arkeologoen lanaren garrantziaren berri izango dute eta, ustezko aztarnategi batean, zer lan egiten duten ikusi eta ikasiko dute.

“Arkeologoa egun batez” tailerrak Gerediagaren beste helburu bat bultzatuko du, ondarea zaintzearena alegia.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados