Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Argazki zaharrekin jantziko dute Iurretako Montoiko zubia

Argazki zaharrekin jantziko dute Iurretako Montoiko zubia

Iurreta eta Durango batzen dituen Montoiko zubian 50 argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte, Iurretaren desanexioaren 25. urteurrena dela eta. Iurretako udalaren ekimen hau gauzatzeko hainbat argazki aukeratu ditu Gerediaga Elkarteak bere fondoetatik zein hainbat iurretarren bildumetatik. 

Ikusgai izango diren argazkietan iurretarren bizimodua, egun desagertuta dauden natur paisaiak, herriko leku esanguratsuak edo jaiak islatzen dira. Bildutako irudiak “denboran zehar, baina epe sasoi zehatz barik, Iurreta herria zer izan den” erakusten dute Gerediagako kideen esanetan.

Argazkien egile edo jabeak, besteak beste, German Zorraquin, Ricardo Doliwa, Gerediagako fondoa, FotoSol, Pablo Garitaonandia, Miguel Angel Astiz, Jose Areitio edota Joseba Agirre dira. Jatorrizko irudiak koloreztatu eta olanan inprimatu dituzte. Montoiko erakusketaren ondoren, herriko zenbait gunetan eskegiko dira urtea amaitu bitartean.

Ekimen horrez gain, herriko erretratuen bilduma zabalagoa egin nahi dute, Gerediagakoen asmoa “400 argazki inguruko katalogo bat inprimatzea” dela. Erreferentziazko argitalpena izango den bilduma hori San Migel jaietarako argitaratu nahi da. Argitalpen horretan Iurretari buruzko argazkiak kontsultatu eta jatorrizkoa noren bildumakoa den jakiteko aukera izango da.

Bi lan hauek Gerediaga Elkarteak bere 50. urteurrenean Iurretako Udalarekin elkarlanean burututako egitasmoak dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados