Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Antonio Tovar euskaltzalea gogoratuko du Gerediaga Elkarteak Merinalde Egunean

Antonio Tovar euskaltzalea gogoratuko du Gerediaga Elkarteak Merinalde Egunean

Urtero legez Merinalde Eguna ospatuko du Gerediaga Elkarteak datorren abenduaren 27an. Euskara hizkuntza ardatz hartuta, Antonio Tovar filologo, hizkuntzalari eta euskaltzalea gogoratzeko ekitaldia izango da, bere jaiotzaren mendeurrena bete denean.  Ekitaldia Gerediagako ermitan izango da, arratsaldeko 19.00etan.

Antonio Tovar Valladoliden jaio zen, baina bere aita Elorrioko notarioa izan zen eta 11 urtera arte bertan bizi izan zen. Gero, Elorrion ikerlari euskara hizkuntza ikertzen ere urte batzuk egin zituen. 1980an, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan ere parte hartu zuen. Madriletik  etorrita, Durangoko udaletxeko aretoan Azokako sarrera hitzaldia eman zuen, eta Fray Juan de Zumarraga durangarraren euskarazko idatzien gainean jardun zuen besteak beste.

Antonio Tovar gogoratzearekin batera, Merinalde Eguneko ekitaldian Iñaki Gaminde hizkuntzalariak ere parte hartuko du. Durango Merinaldeko euskararen ezaugarri eta berezitasunei buruz hitz egingo du. Gamindek Bizkaiko hainbat herritako euskara ikertzen lan handia egin du azken urteetan.

Merinalde Egunarekin 1875. urtean, abenduaren 27an, Durangaldeko elizateetako alkateak Gerediagako gune foralean azken aldiz batu zirela gogoratzen du horrela urtero elkarteak. Urtebete beranduago, uztailaren 22an, Foruak kendu egin zituzten eta eskualdeko erakundeak desagertu. Merinalde Egunarekin, “Durangaldearen lurraldetasuna eta izan zituen berezko erakundeak gogoratzen dira”.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados