Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Andrzej Olejniczak saxo jolearen seikoteak emango dio hasiera aurtengo Musikaire jaialdiari

Ezohiko formatuan eta Euskal Herriko musikari eta artistekin bada ere, gaur bertan hasiko da Elorrion 2020ko Musikaire jaialdia. San Rokeko aparkalekuan izango den lehenengo ekitaldiko protagonista Andrzej Olejniczak Young Power 6tet izango da.

Olejniczak saxo jole beteranoaren alboan Musikenen ikasitako musikari gazteak arituko dira: Eolo Andino saxo altua, Adrián Martínez tronboi jolea,  Jorge Fernández pianista, Juan Manuel Domínguez kontrabaxu jolea eta Ander Alonso baterista, hain zuzen.

Eskainiko duten errepertorioa Olejniczakek eta taldeko beste musikariek taldearentzat propio sortutako doinuekin zein Ron Carterrek, Freddie Hubbartek eta beste musikari batzuk egindakoekin osatzen da.

Gari, Montxo eta Joselontxo

Hasierako edizioetan eskaintzen zuen eskema berreskuratuko du aurten Musikairek, umeei eta familia osoari zuzendutako ikuskizunak antolatu baitira domeka arratsaldetarako. Lehenengo ekitaldia bihar bertan izango da, hau ere San Rokeko aparkalekuan, arratsaldeko 19:30ean hasita.

Agertokian azalduko diren Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek eskainiko duten ‘Petitxou’ ikuskizunean bidai luzeetatik etorri berriak direla eta beraien ikuskizun handia eskaintzeko prest daudela erakutsiko dute. Baina emanaldia egiteko oraindik iritsi ez diren maletak eta kutxak behar dituzte…

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados