Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Anboto KB, Sorginen Lasterketa eta askotariko ekintzak batuko ditu Atxondoko I. Mendi Asteburuak

Atxondoko I Mendi Asteburua ate joka dago. Aurten Sorginen Lasterketak eta Anboto Kilometro Bertikalak asteburu berean batu dituzte proba biak eta egitaraua bestelako ekintzekin jantzi dute.

Anboto Kilometro Bertikalak 16. aldia egingo du larunbatean. 10:00etan hasiko da, Arrazolan. Parte hartzaileek Anboto mendiko tontorrera igoko dira biderik laburrenetik: 1.092 metroko igoera, 3,9 kilometrotan. Igoerako errekorrak Marco de Gasperi italiarrarenak (37.14) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarrarenak (45.59) dira.

Igandean Sorginen Lasterketak hartuko du testigua, Axpen. Nobedade nagusia hauxe da: lasterketa luzeaz gainera (22 km) laburra ere antolatuko dute lehenengoz: 11, 6 km eta 890 metroko desnibela. Biak Euskal Herriko Koparako puntuagarriak dira: luzea, nagusietan eta laburra, gazte mailetan. Aurten ere Etiketa Berdearen zigilupean lehiatuko dute.

Hitzaldiak, emanaldiak eta gehiago

Egitaraua ez da lasterketetara mugatuko. Esaterako, ostiralean hitzaldi bana eskainiko dute Garazi Abasolo nutricionista eta korrikalariak eta Itsasne Blanco kirol psikologoak Apatako eskolan. Larunbatean, berriz, Mattin Iñiguez parapentelariak X-Alps lehiaketako irudiekin egindako film laburra eskainiko dute. Umeei begira, Zintzilik enpresak tirolina eta ekintza gehiago antolatuko ditu Apatako frontoian.

Egitarau zabalak Atxondon asteburu pasa egitera deitzen du. Horren jakitun, antolatzaileek furgonetentzako eta autokarabanentzako espazio bat egokituko dute Apatako eskolako patioan. Ostiralean 17:30etik aurrera egongo da erabilgarri. Bertako komunak ere erabili ahalko dira. Eta lasterketa egunetan doako garraio zerbitzua eskainiko dute gune horretatik Arrazolara nahiz Axpera korrikalari eta ikusleentzat.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados