Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

‘Amorebieta Goblin Gathering 2026’ ibilgailu elektrikoen zirkuitua larunbatean iritsiko da

‘Amorebieta Goblin Gathering 2026’ ibilgailu elektrikoen zirkuitua larunbatean iritsiko da

Beste urte batez, Amorebieta-Etxanok bat egin du “Greenpower Zirkuitua” ibilgailu elektrikoen lehiaketarekin. Aurtengoa zazpigarren edizioa da, eta urtez urte sendotzen ari den ekimen honek gazteen artean mugikortasun iraunkorra, sormena eta berrikuntza teknologikoa sustatzea du helburu. Lehiaketaren bidez, parte-hartzaileek ibilgailu elektriko propioak diseinatu eta eraikitzen dituzte, etorkizuneko mugikortasun ereduen inguruan kontzientzia eta ezagutza handituz.

“Amorebieta Goblin Gathering Zirkuitua”, haur eta gazteei zuzenduta dago eta helburu du gazteen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikarekiko (STEM) interesa sustatzea, horretarako ibilgailu elektrikoak diseinatuz, eraikiz eta horiekin lehiatuz. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasleek hartuko dute parte, eta neskek paper garrantzitsua izango dute, arlo honetan duten presentzia indartuz, martxoaren 8aren harira. Ekimen honen bitartez, beren ibilgailu elektrikoa sortzeko negozio-plan bat sortzea eta garatzea eskaintzen zaie erronka gisa, ondoren, ibilgailu horrekin parte har dezaten lehiaketan.

Lasterketetan aurrez zehaztutako ibilbide bati ahalik eta bira gehien egin behar dizkiete ibilgailuek. Ibilgailuen motor elektrikoa eta bateriak berdinak izango dira guztientzat baina parte-hartzaileek autoaren karrozeria eta haren alderdi mekanikoak eta elektrikoak diseinatu behar dituzte, errendimendua hobetze aldera. Lasterketetan, bateria agortu gabe kilometro gehien egitea lortzen duena da irabazlea; beraz, ez du azkarrenak irabazten, modu eraginkor, energetiko eta jasangarrian gidatzen duenak baizik.

Erakustaldiak

Jardunaldia arratsaldean hasiko da, taldeen aurkezpenarekin, Zelaieta parkean. Ondoren, lasterketa Ixerreko aparkalekuan abiatuko da. Gainera, Lauaxeta Ikastolako ikasleen eskutik Zelaieta parkean jarritako karpetetan proiektuarekin lotutako erakustaldiak eta jarduerak egingo dira.

Hitzordu berri honekin, Amorebieta-Etxanok hezkuntza, berrikuntza eta mugikortasun iraunkorrarekin duen konpromisoa berresten du, gazteei ikasteko, esperimentatzeko eta lehiatzeko espazio bat eskainiz, beren proiektu teknologikoak praktikan jarriz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados