Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zubizabala auzoko jolasgunea eta hainbat gune publiko hobetu ditu

Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko espazio publikoak hobetzeko konpromisoarekin jarraitzen du, herritarren segurtasunean, irisgarritasunean eta ongizatean arreta berezia jarriz. Oraingo honetan, Zubizabala auzoa izan da arretagunea, eta bertan hainbat hobekuntza egin dira instalazioak modernizatu eta egokitzeko.

Hala, batetik haurrentzako jolas-gunea berritu da, bi eserlekudun zabu berri bat jarriz eta segurtasunerako 120 m²ko lur azpiegitura berrituz. Aurreko azpiegiturak zuloak zituen dilatazioen ondorioz, eta beraz, haren berrikuntza beharrezkoa zen. Modu horretara, haurren jolasteko eta gozatzeko baldintzak hobetu dira. .

Horrez gain, udal lan-taldeak hainbat hobekuntza egin ditu Zubizabala auzoan, besteak beste, Sabino Arana kaleko tren-geltokirako sarbideko baranda, hilerri ingurukoa eta Euskotren geltokikoa lixatu eta margotu. Era berean, edukiontzi beltzak berritu dira eta auzoan landareak eta belarrak kentzeko lanak egin dira, baita hilerrirako bidean dauden sastrakak mozteko lanak ere. Azkenik, espaloietan hautsita zeuden baldosa batzuk ordezkatu dira, oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

Ekintza hauek guztiak Udalak hiri espazioak mantentzeko eta hobetzeko duen konpromisoaren adierzgarri dira, herritarrek ingurune seguruagoa, garbiagoa eta irisgarriagoa izan dezaten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados