Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘Euskaraz barra-barra’ egitasmoarekin bat egin du

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du ‘Euskaraz barra-barra’ egitasmoarekin, ekimenaren helburua herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean euskarari bultzada ematea eta hizkuntzaren erabilera indartzea eta sustatzea dela.

Ekimen honen bidez, ikur berezi batekin identifikatzen dira euskararen erabilera bermatzen duten guneak edota establezimenduak. Izan ere, establezimendu batean ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra ikustean, establezimendu horretan euskaraz hitz egin edo artatuko dutela jakingo dute herritarrek.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta euskararen erakunde publikoak elkarlanean sortutako ekimenarekin bat egin dute dagoeneko 90 herrik eta 1644 establezimenduk. ‘Euskaraz barra-barra’ ekimena euskaraz egiteko aukera bermatuko duen marka bateratu, unibertsal eta iraunkorra izango da”, Amaia Aurrekoetxea, Amorebieta-Etxanoko Udaleko euskara saileko zinegotziaren esanetan.

Edonon

“Marka honek adieraziko du ikur hau duen edozein establezimenduetan, izan Amorebieta-Etxanon, izan Bilbon edota Gasteizen, bezeroak euskaraz egin dezakeela, gaztelaniara aldatzeko beharrik gabe”, gehitu du Aurrekoetxeak.

Egitasmoaren helburu nagusia “Euskal Herriko ahalik eta establezimendu gehienetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea” da. Gainera, euskararen erabilera sustatzea, euskal hiztunen nahasmen eta estres linguistikoa murriztea, herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea eta bermatzea, eta euskararen biziberritzearen inguruan kontzientziazioa eta konpromisoak sustatzea nahi da.

Zornotzan marka hau zabaltzea oso garrantzitsua da Udalarentzat, “gurea herri euskalduna delako eta asko direlako euskaraz jakin eta egunerokotasunean euskaraz aritzen diren herritarrak, eta bezeroari arreta bere hizkuntzan eskaintzea zerbitzuaren kalitatea bermatzeko ezinbesteko oinarria da”, Aurrekoetxearen arabera.

Aurkezpen bilerak

Herriko establezimenduak kudeatzen dituztenen artean ‘Euskaraz barra-barra’ ikurra ezagutarazteko asmoz, Udalak aurkezpen bilerak prestatu ditu ekimenarekiko interesa agertu duten establezimenduei markaren berri emateko.

Apiriletik aurrera establezimenduetara bisitak egingo ditu Udalak, bakoitzaren hizkuntza egoera aztertzeko eta marka jartzeko prozesua abiarazteko (euskarriak aukeratu, epe ertain-luzerako helburuak adostu…). Era berean, ekainetik aurrera sustapen kanpainak jarriko ditu abian.

Egitasmoarekin bat egin nahi duten establezimenduek Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jarri behar dira harremanetan prozesua martxan jartzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados